"ORDIZIA LAGUNKOIA" TOPAKETA

OrdiziaLagunkoia Dossier eus-cast-1Ekimenaren helburua auzo eta inguruak hobetzea da

Apirilaren 11n, 18:30ean, Udaleko Pleno Aretoan "Ordizia Lagunkoia" Topaketa antolatuko da, eta bertara joateko gonbidapena egin nahi dizugu.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak sustatutako ekimen bat da Euskadi lagunkoia, eta herritarren parte-hartzearen bidez Euskadiko udalerrietako auzo eta inguruak hobetzeko helburua du ekimenak.

Ordiziak bat egin du ekimen honekin, eta lagungarriak edo "lagunkoiak" diren programak ipini nahi ditu martxan, orokorrean guztien ongizatea eta bereziki zahartzen doazen pertsonen ongizatea hobetzeko. Pertsona guztien bizitza kalitatea hobetzea da helburua, eta horretarako herritarren partaidetza, gizarte kohesioa, belaunaldi desberdinen arteko harremanak, herritarren eta administrazioaren arteko harremanak sendotu eta bultzatu nahi dira.

Topaketa honetan Ordizian bizi diren pertsonei galdetuko zaie udalerriarekiko zein iritzi duten. Ondorengo gaiez hitz egingo dugu guztiok: herriaren alderdi positiboenez, hobetu beharreko arloez... eta udalerriaren bizitza kalitatea eta herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko proposamenak partekatuko ditugu.
Taldeka lan egingo dugu, jarduera eremuen arabera:

  1. Taldea: Aire zabaleko guneak
  2. Taldea: Garraioa eta segurtasuna
  3. Taldea: Etxebizitza, merkataritza eta establezimenduak
  4. Taldea: Aisialdia ea partaidetza

Horrez gain, guztion artean martxan jartzeko proiektu barruko zenbait programa aurkeztuko dira:

  • Toki "lagunkoien" mapa.
  • Mugimenduarekin bat egiten duten establezimendu eta merkatarientzat "lagunkoi" ekimenaren zigilua.
  • Herritarren arteko laguntza sustatzeko denboraren bankua.

Azaldu herritarren topaketara eta konta iezaguzu zure esperientzia. Zu zara protagonista.