Majori Kiroldegiko igerilekua zabalik irailaren amaiera arte
Partaidetza eta komunikazioa
Herritarren eskaerei erantzunez, Majori Kiroldegiko kanpoko igerilekua zabalik egongo da irailaren amaiera arte, 24a arte. 13:00etatik 19:30etara egongo da erabilgarri. Kanpoko igerilekuko tabernaren ordutegia 16:00-19:30 izango da. Horrez gain, Kiroldegia zabalik dagoen ordutegian eguzkia hartzeko guneak ere irekita egongo dira.