Danborrada ikusteko aukera Udaletxeko balkoitik

Uztailaren 24ko tanborrada Ordiziako Udaletxeko balkoitik ikusi nahi duzu? Ordizian erroldatuta bazaude, horretarako aukera izango da. Interesa dutenek eskaera egin behar dute udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara), Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo 688 75 26 47 telefonora idatzita, izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez.
10 leku egongo dira eta lekua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da beharrezkoa balitz. Lekua egokitzen zaion pertsona bakoitzak balkoira lagun bat eraman ahalko du. Eskaera epea uztailaren 17an, astelehena (barne) amaituko da, eta uztailaren 18an, asteartea, egingo da zozketa.