Tourra Ordiziatik igaroko da igandean

Pantaila argazkia 36

 

Datorren uztailaren 2an Frantziako Tour-a Ordiziatik igaroko da, eta horrek eragozpenak sortuko ditu trafikoan eta mugikortasunean. Ordizian barrena TOURaren ibilbidea honakoa izango da:

Beasaindik Malkaskotik barrena sartuko da, Urdaneta kalean barrena 41 zenbakira arte (Cibeles). Hemendik Joseba Rezola pasealekutik Tximistaraino, Montañita igo eta Zaldibiarantz joateko. Igandean, uztailak 2an, ibilbidea trafikoari goizeko 10:30etan itxiko zaio, eta 17:30ak aldera arte ez da aurreikusten berriro irekitzea.

APARKALEKUAK

Aipatu ibilbidean dauden aparkaleku guztietako ibilgailuak, uztailak 1,  larunbata, goizeko 8:00etarako kendu beharko dira, muntaketa lanak larunbatean zehar egin beharko direlako.

Gauzak honela, ibilbideko inguruetan bizi zaretenoi ibilgailuak uzteko aukera hauek proposatzen dizkizuegu:

→ CAFen aparkalekua Laskaibarren

→ Trevijano rugby zelai zaharrean

→ San Bartolome auzoko aparkalekua eta Eroski supermerkatuko aparkalekua

→ Alcampo supermerkatuaren aparkalekua

→ Aramako bidera ematen duen Orkliren aparkalekua

TRAFIKOA

Igandean, uztailak 2an, ibilbidea trafikoari goizeko 10:30etan itxiko zaio, eta 17:30ak aldera arte ez da aurreikusten berriro irekitzea.

 Trafikoari dagokionez, N1 autobiderako irteera zabalik egongo dira, aldaketa hauek burutuko dira sartu-irtenak ahalbidetzeko:

Urdaneta kaleko 50etik 32ra arte kontrako noranzkoan atera ahalko da, Aldasoro parean Diego Riverotik kontrako noranzkoan Maribaratza kaletik Goierri kaleko aparkalekuan barrena (kontrako noranzkoan sartu beharko da) Goierri kalera irten eta San Bartolomera bideratzeko.

Gudarien Etorbidean, Zuberoa kaletik kontrako noranzkoan atera ahal izango da Nafarroa Behera kaletik Bizkaia pasealekura.

Garagartzan ibilgailuak Aranatik bideratuko dira, Sanperio kaletik San Joanera atera daitezen.

Buztuntza auzora sarbidea eta irteera San Joaneko zubitik egin beharko da.

Altamira auzoa itxita geratuko da, eta aterabide bakarra Okorrotik Lazkaomendirantz izango da.

Otegienea-Majori auzoetako bizilagunek, ibilgailuak Alcampo de Orkliko aparkalekuetan utzi beharko dituzte. Alcampotik errepide general zaharretik, eta Orklitik Aramako bidetik sartu edo irteteko.

OINEZKOAK

Oinezkoek ezingo dute ibilbidea zeharkatu karabanaren hasieratik (aurreikuspena 12:50) karrera pasa bitartean (aurreikuspena 15:00). Tarte horretan, ibilbidearen alde batetik bestera zeharkatzeko gune bakarra Goierri kaletik Joseba Rezola pasealekua azpitik igarotzeko ibilbidea izango da.