Ordiziako Udalak aurten ere ongietorria emango die haur jaio-berriei. “Ekimen honekin jarraituko dugu beste urtebetez jarraian, izan ere, oso garrantzitsua iruditzen zaigu Ordiziako komunitatera batzen diren guztiei ongietorria ematea. 2022ean jaiotakoen txanda izango da eta haiei jarriko diegu Ordiziako festetako zapi urdina”, zehaztu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Beraz, hauxe da zabaldutako mezua:
Ordiziarra zara, atzerrian bizi zara eta 2022an jaiotako haurra duzu? Aurtengo Santa Ana jaietan haur jaioberriei Ordiziako komunitatera ongi etorria emateko zapi banaketa egingo dugu. Zure haurrarentzat zapia nahi baduzu, jarri harremanetan eta bidali informazio hau
Ordizian bizi zaretenoi ekintzarako gonbidapena aurrerago bidaliko zaizue zuen etxebizitzetara.