Idiazabal Gaztaren Kofradiak XXXIII. kapitulua ospatuko du larunbatean

Larunbat honetan, Idiazabal Gaztaren Ordiziako Kofadiak bere XXXIII. Kapitulua ospatuko du, D´elikatuzen hasita. 10:30ean izango da hitzordua eta bertan harrera egingo zaie kofradiakideei eta gonbidatuei. Hamarretako bat zerbitzatuko da, eta zentroa ere zabalik egongo da bisitatu ahal izateko.

11:30ean, Ordiziako Oroith abesbatzak kontzertua eta ongietorria eskainiko du. 12:30ean, Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan hasiko da ekitaldi nagusia, Adur Ezenarro, Ordiziako alkatearen harrera eta agurrarekin.

Izendapen berriak:

Kofradiakide berria Rosa Diez Urrestarazu izango da, eta ohorezkoak: Jon Etxeberria eta Puy Arrieta (Idiazabal Gazta egiten duten artzainak); Jose Antonio Elosegi Agirrezabala (Ordiziako Azoka); Ordiziako Txistulariak (50. urteurrena bete dute); eta Juan Manuel Garmendia (FECOGAko lehendakaria).

Bestalde, emeritu kofradiakideak Pedro Mari Arana Lasa eta Jose Ramon Garcia Lapitz, eta hil ondoko omenaldia Atxen Jimenezi (Tafallako Tubal Jatetxea) egingo zaio.

14:00etan, ekitaldiari amaiera emateko, Martinez jatetxean Senidetasun Bazkaria egingo da.