Aparteko osoko bilkura, asteartean

Datorren asteartean, maiatzak 16, 17:00etan egingo da aparteko osoko bilkura Udaletxeko batzar aretoan. 

GAI ORDENA:

1. 2023 ekitaldirako aurrekontu orokorra onartzea (2023KAUR0002)

2. 2023ko ekitaldirako plantilla organikoaren hasierako onarpena eta 2023ko lanpostuen zerrenda onartzea. (2021SRPT0002).

EMENDAKINEN OHARRA:

Emendakinei dagokienean, Ordiziako Udaleko Erregelamendu Organikoko 55.3 artikuluak hurrengoa dio:
“3.- Zuzenketak eta bozka partikularrak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, ahal dela dagokion batzorde informatzailea egin aurretik, eta beti ere, Osoko Bilkura egin baino hiru egun baliodun lehenago.
Alegia, ahapaldi honi jarraiki, kasu honetan, emendakinak aurkezteko eguna gaur, hilak 11 izango litzateke. Nolanahi ere, kontuan harturik Osoko Bilkuraren ez-ohikotasuna, eta alderdi politiko orok eztabaidarako izan dezakeen tartea, Alkatetza honetatik erabaki da malgutasunez jokatu eta emendakinak aurkezteko azken eguna maiatzak 15 izatea. Nolanahi ere, administrazio publikoaren funtzionamendua egokiro bermatzeko, erregistro bidez aurkeztu beharko dira emendakin guztiak.
Gauzak honela, derrigorrezkoak diren kontu-hartzailetzako txostena, eta hala balegokio idazkaritzakoak, maiatzak 16ko goizean burutuko lirateke. Edonola ere, gogorarazten da, aurkezten den emendakin orok aurrekontu oreka bermatu beharko duela. Izan ere, nahiz eta arau fiskalak etenda dauden arren, indarrean jarraitzen du Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauko 5. artikuluak zeinaren arabera, aurrekontu bakoitzari dagokionez, sarreren zenbatekoak gastuen zenbatekoa estaltzeko beste izan behar duen.