El Salvadorko ordezkaritzaren bisita Ordizian

Euskal Fondoa eta Goiekiren lankidetzaren baitan El Salvadorko Suhiltzaileen eta Gobernazio eta Lurralde Garapeneko Ministerioaren ordezkaritza bat izan dugu gaur Ordizian bisitan. Batez ere, Ordizian dugun Su Eskolaren funtzionamendua ezagutzera etorri dira eta esperientziak trukatzeko aukera izan dute.
Arratsaldean D'elikatuzen izan dira, herriaren historia eta xehetasunak ezagutzen. Idiazabal Gazta dastatzeko aukera ere izan dute.