Informazio pantaila berriak kokatu dira

Informazio pantaila berriak

“Ordiziarrok informatuago izateko asmoz, LED pantaila informatibo berriak jarri dira aste honetan Ordizian”, azaldu du Maitane Alvarez alkateordeak. Bi gune estrategikotan kokatu dira pantaila hauek, hain zuzen ere, bata Plaza Nagusiaren parean, Udaltzaingoaren gainean, eta bestea, aldiz, Altamira Estadioko bidegurutzean. Azken honetan lehendik dagoena kokapenez aldatu, eta Hotel Ordiziaren inguruan jarri da. 

“Ordizia 2030 Ekintza Planean jaso genuen moduan, herriko auzo guztietan pantaila informatiboak jartzea da gure helburua, nahiz eta gunez gune joango garen. Datorren urterako beste informazio pantaila berri batzuk jartzea aurreikusten dugu”, gehitu du Itsaso Muñoz, Ordiziako parte hartze eta komunikazio zinegotziak.

Global Edukinet Service SLk jarri ditu pantailak, 52.030 euroko aurrekontuarekin. Zehaztapenei dagokionez, LED sistemako pantailak dira, punta-puntakoak eta berritzaileak, koloredunak. Bertan hainbat informazio ikusi ahalko dira: herriko ekintzak, eguraldi-iragarpenak, oharrak, bideoak…

“Gainera, kutsadura luminikoa sahiesteko eta aurrezteko asmoz, gauez 23:00etatik 7:00etara itzalita eongo dira pantailak”, gehitu du alkateordeak.