Jarduera Ekonomikoen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak ordaintzeko epea

-Jendaurrean jakinarazten da, 2022/10/01etik 2022/11/10era arte, biak barne, 2022. ekitaldiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari (JEZ) dagozkion ordainagiriak ordaindu ahal izango direla borondatezko epean.

-Zerga horien banku-helbideratzeak eskatzeko eta/edo aldatzeko epea 2022ko urriaren 31n amaituko da

-Zergadunek, erakunde laguntzaileetan (Kutxa, Caixa, Santander, BBVA, Rural, Sabadell, Labora) edo www.euskadi.eus (NIRE ORDAINKETA) helbidean egin ahalko dituzte ordainketak.

-Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azkeneko egunean kargatuko dira.

-Adierazitako epea amaituz gero, premiamenduzko prozedura exekutiboa hasiko da, ordaindu ez diren kuotak dagokion errekarguarekin, berandutza interesekin eta dagozkion kostuekin kobratuko direlarik.