Irailaren 3tik 11ra ospatuko dira Ordiziako Euskal Jaiak

Ekintza ugariz beteta datoz aurten Ordiziara Euskal Jaiak. Larunbatean hasi, irailak 3, eta datorren igandera arte, 11, iraungo dute.

“Indartsu hasiko dugu iraila Ordizian, berriz ere guretzat horren bereziak diren Euskal Jaiak ospatuz. Horretarako ekintza zabala antolatu da, eta larunbatean bertan hasiko da Emaneurre Euskarari Eguna eta Gozategiren kontzertuarekin. Gainera, irailaren 7an, asteazkena, ospatuko dugu azoka berezia eta horren baitan gazta txapelketa ere bai. Egun ederrak datozkigu, eta herritar zein jendarteari dei egiten diogu Ordiziara etorri eta izango ditugun ekintzetan parte hartu eta gozatzera”, nabarmendu du Maitane Alvarez alkateordeak.

PROGRAMA

Irailak 3, larunbata - 3 de septiembre, sábado

“EMANEURRE EUSKARARI!” EGUNA. Antolatzailea - organiza: Emaneurre taldea.

10:00–13:30. Plaza Nagusia. Koadrilen arteko herri kirol txapelketa.

15:00. Frontoi txikian herri bazkaria + Elektrotxaranga.

16:30. Erromeria: Elizagoien Ahizpak.

18:30. Joxeto ta Alaiak elektrotxaranga.

23:00. Plaza Nagusia. Gozategi taldearen erromeria.

Irailak 4, igandea – 4 de septiembre, domingo - JUBILATUEN EGUNA

13:15. Arboleda. Dantzarien emanaldia, etab.

14:15. Beti-Alai pilotalekua. Jubilatu eta pentsiodunen bazkaria, Goierriko Bertso Eskolako bertsolariekin. Segidan dantzaldia orkestra batek alaituta.

 

Irailak 6, asteartea

18:00. Plaza Nagusia. Goierriko Odolki Onenaren XXVI. Dastaketa – lehiaketa. Antolatzailea: Larrunarri.

19:00. Azen Erraldoien konpartsaren eskutik Erraldoiak eta Buruhandiak Burrunbazale txarangarekin kalez kale.

19:00. Arboleda. Ardo eta sagardo postuen irekiera.

Irailak 7, asteazkena

9:00. Goizeresia Ordiziako txistulari eta trikitilarien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik.

09:15. D’elikatuz zentrotik abiatuta eta trikitilari eta dultzaineroek lagunduta, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eta artzainen desfilea, gazta lehiaketan parte hartuko duten gaztak Beti-Alai pilotalekura eramateko.

9:00. Gazta, ganadu, lumagorri, fruta eta barazki nahiz perretxikoen erakusketa eta lehiaketak.

11:00-14:00. Foru pasealekua. Euskal Photocall. Antolatzailea: Amets bide.

12:00. Jose Migel Barandiaran plaza. Fruta, barazki eta perretxiko nahiz lumagorri lehiaketen sari banaketa.

13:00. Garagartza plaza. Ganadu lehiaketaren sari banaketa. Segidan, bertsolari, dultzainero eta trikitilarien saioak.

13:30. Beti-Alai pilotalekua. Gazta lehiaketaren sari banaketa.

17:30. Beti-Alai pilotalekua. Profesionalen arteko esku-pilota partidak.

1. Partida: Alberdi - Larunbe / Zubizarreta III - Elizegi

2. Partida: Laso - Imaz / Jaka - Mariezkurrena II

19:15. Jose Migel Barandiaran plaza. Herri Kirolaren Jaialdia.

Aizkoran: Iker Vicente eta Iñaki Azurmendi / Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugerza. Aizkoran, harrijasotzen eta txingekin: Karmele Gisasola eta Irati Astondoa. Iparraldeko jokuak: Tubi (Euskadiko txapelduna). Harrijasotzen: Aimar Irigoien

Irailak 9, ostirala

11:00-13:30 / 16:30-20:00. Plaza Nagusian haurrentzako parkea puzgarriekin.

19:30 Herri Antzokian, “ERESIA, lurra arin bekizu, ama” antzezlana.

Irailak 10, larunbata

19:00. Arboleda. “Sagardo-festa”, sagardo dastaketaren hasiera. Sagardotegiak: Aburuza, Akarregi, Alorrenea, Astiazaran, Barkaiztegi, Ekain, Itxasburu, Lizeaga, Oiharte, Olagi, Ordo Zelai, Petritegi, Satxota, Tximista, Urbitarte, Urdaira, Zabala, Zelaia.

23:00. Plaza Nagusia. Huntza taldearen kontzertua. Concierto con el grupo Huntza.

Irailak 11, igandea

12:00. Barrena Kultur Etxea. LAZKAO-TXIKI XXXII. Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa.

Gudarien etorbidean,

I. Emakumeen Ordiziako Klasika txirrindulari lasterketa.

I. Prueba ciclista Klasika Ordizia femenina. Antolatzailea - organiza: A.D. Chapel Gorri.

16:00 Irteera-salida junior + sub23 + Elite. Amaiera-llegada: 18:00

Oharrak / avisos:

Irailaren 6an, asteartean, afaltzeko azoka-postuak arratsaldeko 17:00etatik aurrera hartu ahal izango dira, aurretik jarritako gauzak kenduko dira. Arren erabili mahai-zapia eta utzi postua aurkitu bezala.

Irailaren 7an, asteazkenean, ordiziarrei baserritar jantziarekin kalera ateratzeko deia egiten diegu.

LAGUNTZAILEAK:

Argi Berri Elkartea / Larrun Arri Elkartea / Jai Alai Elkartea / Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradia / Goierriko Bertso Eskola / D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroa / Emaneurre / Ordiziako txistulariak / Amets Bide Kultura Elkartea / A.D. Chapel Gorri / Burrunbazale txaranga / Azen Erraldoien Elkartea