[Kontsulta publikoa] Dirulaguntzen ordenantza arautzeko ordenantzaren elaborazio prozesua

KONTSULTA PUBLIKOA: ORDIZIAKO UDALEKO DIRULAGUNTZEN ORDENANTZA ARAUTZEKO ORDENANTZAREN ELABORAZIO PROZESUAN

 Administrazio Publikoen Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 133. artikuluan ezartzen duenez, ordenantza proiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratu behar da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, etorkizuneko arauak ukitu ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek euren ekarpenak egin ditzaten. Hori horrela, Ordiziako Udaleko Dirulaguntzak arautzeko Ordenantza arautzailearen elaborazio prozesuan, kontsulta publiko hau egiten da.

Modu honetan, eta arauzko proiektua egin aurretik, ukituak izan daitezkeen herritarrei eta antolakunderik ordezkagarrienei dei egiten zaie, etorkizuneko arau honen gain euren ekarpenak egin ditzaten.

Ekarpenak, alegazioak edota iradokizunak egin daitezke iragarkia udalaren web orrian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita 7 egun balioduneko epean. Hau da, 2022ko ekainaren 30etik 2022ko uztailaren 8ra, biak barne.

Hori horrela, ekarpenak hurrengo helbide elektronikoan egin daitezke: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Jarraian, arauketa honekin konpondu nahi diren arazoak, berau onartzeko beharra eta egokitasuna, nahiz helburuak zein diren zehaztuko dira.

ONARTZEAREN BEHARRA ETA EGOKITASUNA

Ordenantza honekin egun Ordiziako Udalean indarrean dagoen Dirulaguntzen Ordenantza berrikusi nahi da, 2013. urtetik eman diren araudi aldaketak medio, aipatu xedapena egungo legedi-markora egokitze aldera.

KONPONDU NAHI DIREN ARAZOAK ETA HELBURUA:  

Ordiziako Udaleko Osoko Bilkurak 2013. urtean Dirulaguntzen Ordenantza onartu zuen. Nolanahi ere, Ordenantza hau egingo araudiara egokitzeko beharra ikusi da, modu honetan, dirulaguntzak ematerakoan prozesu argiagoa ezartze aldera, hala norgehiagoka bidezko dirulaguntzekin, nola izendunekin, onuradunen betebeharrak, jasotako dirulaguntzaren justifikazioa, etab.