Festetako haurren aurreskuko izen ematea online zabalik

Festetako haurren aurreskuko izen ematea online zabalik ekainaren 24 arte, ondoko loturan: https://labur.eus/ljTe9
Bikoteka egin beharko da eta momentuan adierazi beharko da soka dantzan dantzari edo bikote moduan parte hartu nahi den.

Aurten 2016. urtean jaioak (2021/2022 ikasturtean 5 urteko gelan egon direnak) izango dira gazteenak.

Entseguak ekainaren 27an hasita astelehen, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara Jakintza ikastolan (Villa Eugenian) izango dira. Bikoteak 19etatik aurrera.