Afrikako asteak kolorez jantzi du Plaza Nagusia

Joan den astean zehar Afrikako II. Astea ospatu genuen Ordizian. Asteartean dokumentala eskaini zen Herri Antzokian, eta ostiralean, asteari amaiera emateko Afrikako kolore, erritmo, janari eta musikara izan ziren protagonista Plaza Nagusian. Ohiko moduan, herritar ugari gerturatu ziren kontinente afrikarraren asteari amaiera emateko asmoarekin.