Ahoz aho ipuin narrazioko sailkatuak

Joan den larunbatean, 19:00etan D´elikatuzen X. Ipuin narrazio lehiaketaren lehenengo fasea ospatu zen.

Partaideak: Vanessa Gonzalez (Arrasate) , Monika Arratibel (Etxarri-Aranatz), Pili Eskisabel (Ataun), Marisol Andrade (Eskoriatza), Imanol Arabaolaza (Tolosa).
Epaileak: Joxemari Karrere (Narratzailea), Ixabel Agirresarobe (Narratzailea), Gorka Lariz (Narratzailea), Eneko Haritza (Narratzailea), May Gorostiaga (Narratzailea)

Azkenean Imanol Arabaolaza, Vanessa González eta Monika Arratibel X Ipuin Narrazio Lehiaketaren Finalerako sailkatu ziren. (Lehenengo biak epaileen botoengatik eta hirugarrena publikoak aukeratuta). Bost partaideek maila handia erakutsi zuten eta puntuazioa estu-estua izan zen epaileen hitzetan.

Ikuskizuna borobiltzeko Flavio Banterla eta Txabeli Sierra (Italia-Euskal Herria) ere oholtzaratu ziren artista gonbidatuak bezela. Aurkezle lanetan May Gorostiaga ibili zen.

Lehiaketaren Finala martxoaren 24, osteguna, Barrena Jauregian ospatuko da 19:30ean Ahozkotasunaren Gala Nagusiaren barruan.