Ostegunean Osoko bilkura izango da

Ostegun honetan, otsailak 24, Osoko Bilkura egingo da Udaletxeko batzar aretoan, arratsaldeko 18:00etan. 

Gai -ordena

1.-2022ko urtarrilaren 27ako udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.

2.-Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako Euskadiko itun soziala eta herritarra Ordiziako udalaren konpromisoen proposamena onartzea (2022-2026), Beijing+25, Generation Equality Nazioarteko ekimenaren esparruan.

3.- Osakidetzari doako lagapen bidez ematea Etxezarreta kaleko 11an kokatzen den lokala (Domingo Unanue plazaren mailan) Ordiziako osasun zentroa handitu ahal izateko.

4.- 2022ko Martxoaren 8a dela eta udal adierazpena (EUDELetik jasotakoa).

5.-Saharako errepublika arabiar demokratikoaren (SEAD) 46.urteurreneko adierazpen instituzionala (EUSKAL FONDOAren Sahara Koordinazio Unitateak eta POLISARIO Frontearen Ordezkaritzaren proposamena).

6.- Podemos-Ordizia Ahal Dugu udal taldeak aurkeztutako idatzia, Itxaropena elkarteak sinatutakoa, Espainiako estatuak lapurtutako haurrei buruzko lege-proposamenaren ingurukoa.

7.- Podemos-Ordizia Ahal Dugu udal taldeak aurkeztutako mozioa Indarkeria matxistei buruzko udal azterketa egin dadin.

8.- Podemos-Ordizia Ahal Dugu udal taldeak aurkeztutako proposamena Osasun Mentaleko Udal Plana egiteko.

9.- Urtarrileko Alkatetzako dekretuen berri ematea, Zenbakiak: B2022/1etik B2022/59ra.

10.- Kontu-hartzailearen ingerak, urtarrila eta otsailari dagozkionak. (2022KERR 01/02/03)

11.- 2022/52, 2022/54 eta 2022/81 dekretuen berri ematea faktura ordaintzeko agindua emanez

12. Galde-erreguak.