Juana Labayen Armendarizek 100 urte bete ditu

Juana Labayen Armendarizek joan den otsailaren 8an bete zituen 100 urte. Ohikoa den moduan, eta lehenago ezin izan bada ere, urtemuga ospatzeko Adur Ezenarro alkateak bisita egin zion atzo arratsaldean Lazkaoko Txindoki egoitzan, eta lore sorta eskaini zion.

Zorionak eta urte askotarako Juana, ordiziar guztion izenean!