Errege Magoen zamalkada, autoz

Aurten ere Ordiziko kaleetatik igaroko dira hiru Errege Magoak. Gaur arratsaldeko 18:30etan Altamira auzotik abiatuko da kabalkada. Autoz zeharkatuko dituzte Errege Magoak kaleak. Ibilbidea luzea da beraz, ekidin pilaketak eta sakabanatu ibilbide osoan zehar eta gogoratu, musukoa uneoro erabili.

Urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 16:00etan, Frontoian egitekoa zen harrera bertan behera geratu da. Horren ordez, Barrena kultur etxean utzi ditzakezue Errege Magoentzako dituzuen gutunak gaur, 13:00ak arte.