'Ordizia bizi herria' aldizkaria

Gaurtik aurrera jasoko duzue zuen etxebizitzetan 'Ordizia Bizi Herria' herri aldizkariaren bigarren alea. 2030 Ekintza Plana, Parke sarearen parte hartze prozesuaren ondorioak, eta Noir Socha taldearen eta Irati Garmendiaren elkarrizketak aurkituko dituzue, besteak beste. Horrez gain, orri-markatzaile bat ere aurkituko duzue barruan.