Jarduera ekonomikoen zerga ordaintzeko epea

Herritar guztiei jakinarazten zaie, 2021eko urriaren 1etik azaroaren 10a bitartean, biak barne, ordaindu ahal izango direla, borondatezko epean, 2021eko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari (JEZ) dagozkion ordainagiriak. Ordainketak herriko edozein aurrezki Kutxa edo Banketxetan egin daitezke eta www.ordizia.eus (on-line ordainketa) helbidean ere.

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azkeneko egunean kargatuko dira. Adierazitako epe hori bukatu ondoren, premiamendu bidezko prozedura exekutiboari ekingo zaio. Ordaindu ez diren kuotak dagokien errekarguarekin, berandutzeinteresekin eta dagozkien kostuekin kobratuko dira