Igandean itxiko da Oianguko Txiringitoa

Igande honetan, irailak 26, itxiko da Oianguko Txiringitoa. Hala ere, astebururako ekintza ugari antolatu dira:

- Irailak 25, larunbata: 18:00etan, Oiangu baserrian Emotio taldeak kontzertua eskainiko du. Euskal kanta kuttunak, The Beatles, 50´s Hits eta arima suspertzeko kantak. 

- Irailak 26, igandea: 10:00etan, Ordizia sagastitik sagardotegira ibilbide pedagokikoa. D´elikatuzetik abiatuko da, eta izen ematea beharrezkoa da: 943 882 290 edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

- Irailak 26, igandea: 18:00etan, amaiera festa berezia, Guateke High jaia, by DJ Monky Man. 19:30etan, Afari-merienda eta zozketa bereziak.