Ordiziako Kofradiaren kapitulua

Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak bere 31. kapituloa ospatu du. Adur Ezenarro alkatea Kofrade Nagusi izandatu dute eta honek kofrade berri izendatu ditu Jokin Elizalde, Carlos Gonzalez Astiz, Jose Antonio Cruz eta Ana Sanchez. Idiazabal gazta gure mugetatik kanpo ezagutarazteko egiten duten lanagatik eta euren ibilbidearen aitortza moduan Ohorezko Kofrade izendatu dituzte Goierriko Nekazal Kooperatiba (Sindikatoa), Gerardo Garmendia "Mozo" artzaia, Ordizia KE saskibaloi elkartea, Andoni Luis Aduriz sukaldari ospetxua eta aitona artzaina zuen Ivan Redondo politika aholkularia. Urtebeteko geldialdiaren ondoren, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak bere egun handia berreskuratu du horrela.