Image
Image

Udaleku irekietarako izen ematea, zabalik

Udaleku irekietarako izen ematea, zabalik

Aurtengo urtean, 2010 eta 2016 urte bitartean jaiotako haurrentzat Ordiziako udaleku irekiak eskainiko dira, ekainaren 21etik uztailaren 16ra bitartean. Astelehenetik ostiralera eskainiko da zerbitzua, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Izen ematea apirilaren 19tik 30era egongo da zabalik, eta plaza mugatuak izango dira, beraz, behar izanez gero, zozketa egingo da. Haur zerrenda osatzeko lehentasuna izango dute: egoera zaurgarrian dauden familiek, guraso bakarreko familiek, eta bi gurasoak edo tutoreak lanean dituzten familiek.

Prezioari dagokionez, 85eurokoa izango da arrunta, anai-arreba gehiago izanez gero matrikulatuta 75 euro bigarrenetik aurrera. DBE edota bestelako gizarte laguntzak jasotzen dituztenentzako prezioa 18 eurokoa izango da.

Izen-ematea

1) ordizia.eus web orrian, Udal Tramiteak atalean, Herritarren ataria – eskaera orokorra. (https://labur.eus/cCixs) Bertako eranskinean eskuorri hau beteta gehitu beharko da.

2) Eskuorria bete, eta Ordiziako Udaleko arreta bulegoan (08:00-13:30), edo Gazteria bulegoan (astearte eta ostegunetan, 16:00-18:00) entregatu.

Plaza lortu dutenen zerrenda maiatzaren 10eko astean argitaratuko da Ordiziako Udalaren web orrian. Behin betiko izen-ematea maiatzaren 17tik 26ra egingo da (plaza lortu dutenei aurkeztu beharreko dokumentazioa bidaliko zaie).

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza