Udaltzaingo zerbitzua indartu du Ordiziako Udalak

Astelehenetik igandera eskainiko da zerbitzua

Ordiziako Udalak Udaltzaingoaren zerbitzua indartu du, eta hemendik aurrera egunero egongo dira lanean. Hala, larunbat eta igandeetan 12 orduz eskainiko da zerbitzua. Izatez, lehen ere asteburuetan Udaltzaingoa lanean aritzen zen; baina orain, zerbitzua indartuta itzuli da lantaldea egonkortu ondoren. Aurrera begira zerbitzua hala mantentzeko asmoa dago.

“Zerbitzua indartzea garrantzitsua da, izan ere, Ordizia horren herri bizia izanik, ekintza asko antolatzen dira; ez bakarrik aste egunetan zehar, asteburuan ere bai”, zehaztu du Maitane Alvarez alkateordeak.