Zuberoa kaleko aparkalekuen zozketa

Zuberoa Kaleko bide azpiko lurpeko 1 eta 2. solairuan kokatuta dauden 8 aparkalekuren esleipenerako zozketa 2021eko urtarrilaren 21ean izango da, 15:30etan, Udaletxeko Batzar Aretoan.

Onartuak izan diren eskatzaileei zozketarako egokitu zaien zenbakia garajeen esleipenerako baldintzak eta prozedura arautzen duen Baldintza Ekonomiko-administratiboetako 5. artikuluan oinarrituta eman da; zenbakia hurrenkera alfabetikoan esleituko da, eta honek esleipendunen aukeraketarako hurrenkera zehaztuko du.