Ordiziako KZ gunea, goiz eta arratsaldez irekita

Ordiziako KZ guneak ordutegia zabaldu du, eta hainbat ikastaro jarri dituzte martxan urtarrilerako. Gogoratu, KZgunea Dorrea eraikinean dagoela kokatuta, Santa Maria kaleko laugarren zenbakian. Sarrera Juan de Amezketatik egin beharko da.

Gauzak horrela, astelehenetik ostiralera egongo da irekita, 09:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Ohiko moduan, aurretiazko hitzordua hartu beharko da eta uneroko segurtasun neurriak mantendu. Protokoloa honakoa izango da:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 673).
  • Ikastaroetan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • Web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
    • KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea)
    • Formakuntza batetan webgunearen bidez izena eman

Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez:https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak