Hobariak Ondasun Higiezinen Zerga eta trakzio mekanikodun ibilgailuen zergak ordaintzeko

Eskaerak urtarrilaren 31a arte aurkeztu beharko dira, Udaletxean

Ordiziako Udalak jakinarazten du, 2021eko Ordenantza Fiskalen arabera, familia ugariaren titularitatea duten subjektu pasiboentzat Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) hobaria eskatzeko aukera dagoela urtero bezala, eta aurten, berrikuntza moduan, familia ugariek trakzio mekanikodun ibilgailuen zergan (TMIZ) ere hobaria eskatzeko aukera izango dute.

Bi zerga hauen hobariak urtero eskatu behar dira, eta horretarako azkeneko epea urtarrilaren 31a izango da. Udaletxean egin beharko da eskaera, arreta bulegoan.

1.- ONDASUN HIGIEZINEN ZERGA

Kuota osoan ondorengo hobari-eskala ezarri da, diru-sarreran eta seme-alaba kopuruaren arabera.

 

0-24.000€

24.000,01-40.000€

40.000,01-70.000€

70.000,01-90.000€

>90.000€

Gutxienez 3 seme-alabako familiak/Familias de hasta 3 hijos/as

%90

%60

%20

%10

%0

4 seme-alabako familiak/Familias de 4 hijos/as

%90

%70

%40

%15

%0

5 edo gehiago seme-alabako familiak/Familias de 5 o máshijos/as

%90

%90

%60

%20

%0

Baldintzak:

-Ohiko etxebizitza izatea etafamiliako kide guztiak bertan erroldatuta egotea, 130.000 euroko gehienezko katastro-balioraino.

Aurkeztu beharreko agiriak:

- Indarrean den Familia Ugariaren Tituluaren kopia.

- Behar bezala betetako eskaera, ohiko etxebizitza adieraziz.

- 2019ko Errenta aitorpenaren kopia.

2.- TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN ZERGA

Zergaren kuota osoan ondorengo hobari-eskala ezarri da, ondorengo hobari-eskala ezarri da familiako diru-sarreren arabera. Familiako PFEZko aitorpenen diru-sarrera gordinen batura hartuko da familiako diru-sarrera kopuru gisa.

 

0 – 24.000 €

24.000,01€-40.000€

40.000,01€ -70.000€

70.000,01€ -

90.000€

> 90.000€

Familia ugari arrrunta /familia numerosa ordinaria

% 50%

% 40%

% 20%

%10%

% 0%

Familia ugari berezia /familia numerosa categoria especial

% 75%

% 70%

%40%

%20%

% 0%

Baldintzak:

- Familia unitate bakoitzak soilik, 5 plaza edo gehiago dituen turismo batentzat izango du hobaria.

- Ibilgailuak gehienez 13,99 zaldi fiskal izan beharko ditu

- Familia ugari horretako kide guztiek Ordiziako etxebizitza berean egon behar dute erroldatuta.

Aurkeztu beharreko agiriak:

- Indarrean den Familia Ugariaren Tituluaren kopia.

- 2019ko Errenta aitorpenaren kopia.