Hiru Errege Magoen bisita, bihar, Ordizian

Bihar, urtarrilak 5, arratsaldeko 18:00etatik aurrera herriko kaleetatik pasako dira kotxeetan hiru Errege Magoak. Musika entzuten duzuenean, atera leiho eta balkoietara ongi etorria ematera! Bestalde, Barrena kultur etxean utzi ditzakezue errege magoentzako dituzuen gutunak; gaur 16:30etatik 19:00etara, eta bihar 10:00etatik 13:00etara. Goxoki pakete bat emango zaizue gutuna uztearen truke.