Olentzero eta Mari Domingiren bisita, Ordizian

Aurtengo urtean Olentzero eta Mari Domingik ez ditu Ordiziako haurrak ahaztu, eta bisitan etorriko dira abenduaren 23an eta 24an. Berezia izan da urtea, eta egoerara egokitutako ekitaldiak izango dira egingo direnak; lau, guztira, eta herriko plazan izango dira saioak, segurtasun neurri guztiak betez.

Gonbidapen bidez parte hartu ahalko da. Hain zuzen ere, abenduaren 23an 17:00etarako saiorako 47 sarrera daude oraindik ere eskuragarri, eta 18:30erako saiorako zazpi. Barrena kultur etxean jaso daitezke gonbidapenak. Abenduaren 24ko emanaldietarako sarrerak agortuta daude.

Olentzero eta Mari Domingi ez dira bakarrik gerturatuko plazara. Hain zuzen, haien laguntzaile diren galtzagorriak ere egongo dira, eta Ordiziako haurrek aukera izango dute nahi dituzten gauzak haiei emateko; hala nola, txupeteak jasoko dituzte.

Ordiziako hainbat herritar eta eragilerekin batera egindako ekimena da hau; hala nola, Jakintza eta Urdanetako guraso elkarteek, eta Garaguneko lagunek parte hartu dute antolakuntzan.