Haurrik ez jostailu gabe Gabonetan Ordizian

Aste honetan Ordiziako Udalak antolatutako jostailu bilketa burutu da. Gabonetara begira, haur ordiziarrak jostailu gabe ez gelditzeko egitasmoa izan da, eta, bide batez, etxean gordeta dauden eta erabiltzen ez diren jostailuei bigarren aukera bat ematea.

Jakintzan eta Urdanetan egin dira bilketak, eta erantzun izugarri ona izan du, ehunka jostailu bildu baitira.

Udalak herritarren jarrera eskertu du, asko izan direlako etxean gordeta zeuzkaten jostailuak eraman dituztenak. Horrez gain, jostailu bilketan lagundu duten guztienen jarrera ere eskertu nahi izan du; besteak beste, Guraso Elkarteak, Lagunkiroko kideak, eta bilketan parte hartu duten guztiak.