Ipiñaburuk irabazi du XXXIII Ordizia txapeldun lehiaketa

Gaur goizean jokatu da Ordiziako Udaletxeko batzar aretoan Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren 33. edizioa. Bertan, Zeanuriko Jon Etxebarria, Ipiñaburu gaztandegiak, irabazi ditu lehen eta bigarren postuak. 9,15eko puntuazioa lortu duenez, urrezko gazta ere eskuratu du. “Beste urte batean irabazi genuen txapelketa hau, baina urrezko gazta ez genuen eskuratu. Beraz, oso pozik gaude, hau lortzeko desioa nuen”, azaldu du. Hirugarren postua, berriz, Lekarozko Kortaria gaztandegiak eskuratu du.

Sailkapena:

  • Ipiñaburu: 9,15
  • Ipiñaburu: 8,51
  • Kortaria: 8,29
  • Joseba Insausti: 8,21
  • Jose Luis Odriozola: 7,64
  • Patxi Lopez de Uralde: 7,41
  • Kortaria: 7,16
  • Ricardo Remiro: 7,15
  • Ricardo Remiro: 6,87
  • Karmele Murua: 6,70

Aurtengoan, eta COVID19ak behartutako segurtasun neurri bereziak jasotzen dituen araudiarekin, lehiaketa ateak itxita eta ikuslerik gabe ospatu da. Uneoro segurtasun distantziak gorde dira eta musukoen erabilpena nahitaezkoa izan da.

Bertan, Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken hamar urteetako (2011tik 2020ra) irabazleak lehiatuko dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Honako gaztagileak parte hartu dute: 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura), 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri), 2016ko irabazlea izan zen Joseba Insausti (Ordizia), 2017ko irabazlea Jose Luis Odriozola (Aia) eta 2018 eta 2019ko irabazlea, Julen Arburua (S.C. kortaria,Lekaroz) eta berriki txapeldun atera den Patxi Lopez de Uralde (Larrea).

Hiru gazta hoberenak diru-saria jaso dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak.

Epaimahaiak aurtengo maila ona nabarmendu du. Honakoak izan dira lan horietan aritu direnak: Elena Navarro (Kostalde jatetxea, Donostia) sukaldaria JAKITEA elkartearen ordezkaritzan,   Victoria Urresti eta Patxi Pérez Elortondo (Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikariak) eta Eli Belaunzaran (kazetaria).