Ordiziako Udalak langabetuentzako formazio ikastaroa finantzatu du

Beste urtebetez, Ordiziako Udalak, Goierri Lanbide Eskolarekin eta Beasaingo Udalarekin elkarlanean, langabetuentzako formazio saioak antolatu ditu. Aurten, soldadurari buruzko formazio ikastaroa emango da.

Langabezian daudenek lan mundura salto egiteko erraztasunak jartzeko asmoarekin, Udalak formazio saio hauetan parte hartzen ari diren zazpi ordiziarrei formazioa finantziatu die.  

Ikastaroan zehar 3 soldadura-teknologi landuko dira (soldadura oxigas, mig/mag eta TIG soldadura altzairuan). Horrela, ikastaroa egiten duten ikasleek teknologia desberdinak barneratzeaz gain, tailerreko ordu asko egingo dituzte eta horrek lagunduko die eskarmentu nahikoarekin praktiketara ailegatzea.

Soldadura teknikak ikasteko 580 ordu eskainiko dira eta beste 200 ordu praktikak egiteko zuzenduko dira atal teorikoa gainditu dutenentzat.