LGTBI+ harrotasunari buruzko 2020ko Ordiziako Udalaren adierazpena

50 urte baino gehiago igaro dira New York hiriko Stonewall tabernan LGTBI+ komunitateko kideen talde bat poliziaren jazarpenari errebelatu, eta euren eskubideak defendatu eta aldarrikatzen hasi ziren egunetik. Zuriak ez ziren Marsha p. Johnson eta Sylvia Rae Rivera bezalako emakume sutsuki defendatu zituzten eskubideak izan ere, gaur egun ere oraindik gehien sufritzen duen komunitatearen kolektiboko kideek hain zuzen. Ahaztea diskriminazioa ariketa bat gehiago litzateke, eta noski, baita LGTBI+ komunitatearen eskubideen aldeko borroka zuritu eta maskulinizatzeko saiakera ere. Stonewalleko matxinadatik hilabetera, Martha Shelleyk urte hauetan egindako bide luzea erakusten duten hitz hauek esan zituen: irten zaitezte itzaletatik eta ibil zaitezte eguzkipean.

Luzea eta korapilatsua izan da ordudanik egindako bidea, munduko herrialde guztietan, eta baita Euskal Herrian ere, non 1979ko ekainaren 10ean, Errenteriako diskoteka batean, Francis erail zuten trabesti izateagatik. Erailketa hark LGTBI+ mugimenduaren sorrera bultzatu zuen Euskal Herrian, eta lehen aldiz kaleratu ziren askatasunez bizitzeko aukera aldarrikatzeko. Aurten gainera, estatuan ezkontza parekideak onartu zireneko hamabosgarren urteurrena ospatu nahiko genuke. Lorpen hura ez zen inondik inora lortuko LGTBI+ komunitateko kideen eta haien aliatuen borrokarik gabe. Ahalegin nekaezin batekin, oztopo amaigabeak gainditzea lortu zuten pertsona horiek dira gure dibertsitateaz harro egotearen arrazoia, gu guztion eskubideen alde aurrera egiten jarraitzera bultzatzen gaituztelako.

Badakigu oraindik zorretan gaudela emakume lesbiana eta bisexualekin, ikusezinagoak eta bi bider diskriminatuak direlako. Eta zor hori ezin mingarrigo eta premiazkoa bilakatzen da trans pertsonei eta haien eskubideei dagokienean. Izan ere, gaur egungo legediaren arabera, oraindik gaitxotzat hartzen direlako, eta trans egoeran dauden emakumeei oraindik ere emakume izara ukatzen zaielako esparru askotan, horrek dakartzan ondorio larriekin. Ezin dugu onartu LGTBI+ komunitatearen aktibismoaren Memoria Historikotik emakume Lesbiana Transexual eta Bisexual guztiak ezabatzea, hasiera-hasieratik eta denbora luzez euren komunitateko kideekin batera buruz buru borrokatu zirelako, LGTBI+ pertsona guztiek eskubide berberak eta benetako berdintasuna izango duten jendarte bat lortzeko helburuarekin. Euren burua aldarrikatzen duten emakumeek sistemaren ordena iraultzen dute; gizartearen gehiengoa garelako, baina gehiengo menperatzailearen parte izan gabe.

Gaur egun, herrialde eta jendarte askotan eskubideak konstituzioetan jasotzen dira; beste batzuek ez dute jarrera argi bat eta, besterik gabe, onartze dute; baina, badira herrialde ugari, non espero ez den sexu orientazio edo identitate bat dutenek jazarpena jasaten duten, edo zuzenean espetxe zigorrak jasotzen dituzten, kasu batzuetan heriotza zigorra aplikatzeraino. Aldaketa, aztoramendu eta ziurgabetasun garaian bizi gara. LGTBI+ kolektiboaren lorpen historikoak errotuta dauden herrialdeak, atzeraldi politiko, sozial eta ekonomiko bat bizitzeko arriskupean daude. Jendarte tolerante, justu eta dibertsoagoak lortzen lagundu duten eta lege positiboek bermatu dituzten lortutako eskubideek eskaintzen dizkiguten bermeek atzera kolpe bat jasan dezakete, sekula itzuliko ez ziren garai zailetara eta berriro biziko ez genituen arriskuetara atzerantz eraman gaitzaketenak.  Mugimendu autoritarioak eta faxismoa gora egiten ari dira, Covid19ak eragindako osasun krisia eta ondorengo krisi ekonomikoaren eraginez izututa eta zaurituta dagoen jendarte batean. Mugimendu horiek defendatzen duten ideario politikoan, LGTBI+ kolektiboa jomugan dago. Horren ondorioz, gure eskubideak arriskuan daude.

2020ko ekainaren 28 honetan, paradoxikoki, ezingo dugu kalean ozen aldarrikatu zer garen eta zergatik borrokatzen garen, baina gure presentziak, modu birtual edo sinbolikoan, herrien etorkizuna jokoan dagoen une honetan, beharrezkoa den indarra, pisua eta garrantzia izango du. Ezin dugu ahaztu, halaber, konfinamenduak inpaktu negatibo espezifikoak izan dituela LGTBI+ pertsonengan, eta bistan da ondoren datorren krisi sozioekonomikoak inpaktu horiek areagotu egingo dituela. Pandemiaren aurretik zeuden errealitate horiek larriagotu egin dira: LGTBI+ pertsona askok indarkeria jasan dutelako beraientzat seguruak ez diren etxebizitzetan bizitzera behartuak izan direlako; beste batzuek zailtasunak izan dituztelako osasun zerbitzu espezifikoak edo, oro har, zerbitzu publikoak jasotzeko; kolektiboko kideek kaleetan edo lanean jazarpen handiagoa jasan dutelako eta, orokorrean, beraien osasun egoerak okerrera egin duelako, eta gainerako herritarrekin alderatuta, baita beraien estres psikologiko eta emozionalak ere. Izan ere, esklusioa, prekarietatea eta bazterkeria ematen diren errealitate batean eragin negatiboak biderkatu egiten direlako, beste ezaugarri batzuk kontuan hartzen ditugunean, hala nola adina, klasea, arraza edo egoera administratiboa.

Erakundeen erantzukizuna da pertsona guztientzako eskubide guztiak bermatzea eta bereziki zaintzea kolektibo zaurgarrienek eskubide horiek erabiltzeko aukera dutela, hala nola LGTBI+ kolektiboak. Covid-19 garaietan ere egin behar dugu: krisia ezin da aitzakia izan inor bazterrean uzteko. Garaiz gaude “normaltasun berri” hau garai berri bat izan dadin; aurrera egiteko aukera bat, errespetutsuagoa, justuagoa, duinagoa eta askeagoa izango den euskal jendarte baterako bidean.

Alabaina,   tokiko   instituzioetatik, geure komunitateak bizi diren errealitatetik abiatzeko erantzukizuna daukagu. LGTBI+ komunitateko kideak oso modu ezberdinean bizi dira euren nazionalitatearen arabera, baina baita euren kokapen geografiko edo bizi diren herri edo hirien arabera. Errealitatea oso anitza da, eta herri bakoitzean sortzen diren mikro-jendarteen aurrerapen abiadurak oso ezberdinak dira tamalez. Gaur egun, Goierri eta Ordiziak, nekazal mundutik eratortzen den pentsamolde kontserbadorera lotuta jarraitzen duten, LGTBI+ komunitateko kideak sexiliora bultzatzen dituena, hiriburu edo hiri handietara ihes egiten dutelako euren sexualitatea modu irekiagoan bizitzeko aukera izateko. LGTBI+ komunitateko kideek haurtzaro eta nerabezaroko eskola garaian eta herritan sortzen diren koadrilek errepikatzen dituzten jokamolde heteronormatiboengatik pairatzen duten bazterkeria ezkutatu ezin dezakegun errealitatea dira.

Horregatik, Ordiziako Udalak erakunde adierazpen hau aurkezten du:

1.- Ordiziako Udalak konpromisoa hartzen du LGTBI+ komunitatearen egoera erreala jasotzen duen diagnostikoa burutzeko, perspektiba historikotik oinarrituta herriko bizipenak jasotzeko.

2.- Ordiziako Udalak konpromisoa hartzen du lanean jarraitzeko hezkuntzaren alorrean, eskola bizikidetza bultzatzeko LGTBI+ pertsonen tratu berdintasunaren alorrean, neurriak hartuz transexualitate egoeran dauden umeak eta nerabeak babesteko, bereziki trans errealitatea barne hartzen duten sexu heziketako prozesuetan, hori guztia arreta sexologikoan akreditatuta dauden pertsonen eskutik.

3.- Ordiziako Udalak konpromisoa hartzen du eraso eta jazarpen LGTBIfobikoei aurre egiteko erantzun eta arreta protokoloak bultzatzen jarraitzeko, hainbat esparrutan (hezkuntzan, kulturan, komunikazioan eta enpresetan). Konpromiso berezi batekin Ordiziako hezkuntza zentro guztiekin protokolo bat adosteko, batez ere bullying edo eskola jazarpenetan LGTBI+ komunitateko haur eta nerabeak babesteko, eta bereziki trans direnak, gizarte eta hezkuntza eragileekin trans errealitatea barneratzen duten landutako hezkuntza prozesuak sustatuz, eta euren ikastetxeetan eraso eta jazarpen LGTBIfobikoak jasaten dituzten familia edo haurrek Udalera bitartekari moduan jotzeko aukera bermatuz.

4.- Ordiziako Udalak konpromisoa hartzen du Tokiko Administrazio Publikoko langileentzat prestakuntza programak martxan jartzeko, arreta berezia jarriz jendaurrean lan egiten dutenengan. LGTBI+ pertsonen eskubideak bermatzera bideratutako neurriak aktibatzeko, hala nola: administrazio formularioetan aldaketak egitea binarismoa gainditzeko, aldagelak eta komunak egokitzea instalazio publikoetan, igerileku publikoen araudiak.

5.- Ordiziako Udalak eskumenak dituzten erakundeei eskatzen die, Eusko Jaurlaritzaren Barne Saila eta Eudel/Udalen laguntzarekin, prestakuntza programak abian jar ditzatela, Udaltzaingoek eta Ertzaintzak sexu orientazioagatik, sexu identitateagatik eta genero adierazpenagatik ematen diren delitu kasuetan prebentzioa eta detekzioa hobetzeko tresnak izan ditzaten.

6.- Ordiziako Udalak konpromisoa hartzen du COVID-19 pandemiak ekarri duen errealitate berrian eta berdintasunezko jendarte libreago bat eraikitzeko.

7.- Ordiziako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die beren eskumenen bidez, garatu eta aplikatu ditzatela sexu orientazioagatik, sexu identitateagatik, genero adierazpenagatik eta familia dibertsitateagatik ematen diren diskriminazio ororen kontrako legedian aurreikusita dauden neurri guztiak, gure jendartetik familian, eskolan, harrera zentroetan, lanean, gizartean eta politikan ematen diren edozein motatako LGTBIfobiak desagerrarazteko helburuarekin.

8. Ordiziako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio dibertsitatea ikusarazteko kanpaina bat egin dezala, sexu orientazio eta identitateak ardatz harturik, eta erakundetik susta ditzala LGTBI+ mugimenduaren oroitzapen ekitaldi nagusiak: hala nola trans Urria, Maiatzaren 17a (LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna) eta Ekainaren 28a (LGTBI+ Harrotasunaren eta Askatasunaren Eguna).

9. Ordiziako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari ardatz harturik Foru Liburutegian funts bibliografiko bereziak sor ditzala, homosexualitatea,  bisexualitatea, transexualitatea eta intersexualitatearen nozioarekin zerikusia dutenak, errespetu eta diskriminaziorik gabeko jarreretatik, eta sexu dibertsitatearen eta Giza Eskubideen ikuspuntutik.

10. Ordiziako Udalak Erregistro Zibilari eskatzen dio emakumezkoen bikoteak diskriminatzen dituen jaioberriak erregistratzeko ezkonduta egoteko eskakizuna ezabatu dezala.

11. Ordiziako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio LGTBI+ Euskal Lege Integral bat burutu dezala, eta aurreko legealdian egiteke gelditu zen Transexualitatearen Lege Integralaren erreforma izapidetu dezala.

12. Ordiziako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio eta LGTBI+ Eusko Kontseilua sor dezala, gizarte eragile publikoen eta pribatuen partaidetza aktiborako gune gisa.

13. Ordiziako Udalak erakunde publiko nahi pribatuei eskatzen die apur ditzatela emakume bisexualei, lesbianei eta transexualei lotutako estereotipoak.

14. Ordiziako Udalak gai honetan eskumenak dituzten erakundeei eskatzen die bultza ditzatela emakume transexualen prestakuntza eta espezializazio ekintzak, emakume horiek pairatzen dituzten langabezia tasa handiei aurre egiteko.

15. Ordiziako Udalak bere konpromiso irmoa adierazten du LGTBI+ kolektiboaren eskubideekin eta berdintasunarekin, eta ekainaren 28an dibertsitatearen ikurra den ortzadarraren bandera jarriko du udaleko balkoi nagusian, eta dei egiten die ordiziar guztiei LGTBI+ Harrotasunaren Egunean antolatutako ekitaldietan parte hartzera, streaming bidez edo ekitaldietara bertara hurbilduz (segurtasun neurri guztiak hartuko bermatuz).