Udalekuak: onartuen zerrenda

Ordiziako Udalak abian jarriko dituen udalekuetan plaza izateko onartuak izan diren haurren zerrenda duzue hemen. 

1) F-001 zenbakitik F-042 zenbakira bitarteko (biak barne) zenbaki guztiak.

2) L-001 zenbakitik L-030 zenbakira bitarteko (biak barne) zenbaki guztiak.

3) M-001 zenbakitik M- 062 zenbakira bitarteko (biak barne) zenbaki guztiak.

Bestalde, epez kanpo izena eman dutenak zain zerrendan sartu dira. 

MATRIKULA ORDAINTZEA

Plaza behin betiko gordetzeko, ekainaren 29ra arteko epea dago ordainketa egiteko. Ordaindu ezean, zain zerrendara joko da plaza betetzeko. Kuota Ordiziako Udalaren ondoko kontu-zenbakian sartu behar da eta konzeptuan hauxe jarri behar da:  Udalekuak + haurraren izen-abizenak.


Kontu korrontea:
 ES37 2095 5073 0410 6002 4857 (Kutxabank)

 

Prezioa: 

- Arrunta: 63 euro.

- Anai-arreba gehiago matrikulatuta: 54 euro, bigarrenetik aurrera.

- RGI edota bestelako gizarte laguntzak jasotzen dituztenak: 18 euro.

SEGURTASUN NEURRIAK

Unean uneko egoeraren arabera eta osasun agintariek agindutakoaren arabera, neurriak zorroztu edo arindu ahal izango dira.

1. Ez da jarduerara joango…

-Haurrak COVID-19arekin lotuta egon daitekeen edozein sintomatologia badu (eztula, sukarra, arnasa hartzeko zailtasuna, etab.). Kasu horretan, bere lehen mailako arretarako zentroarekin harremanetan jarri eta haien jarraibideei jarraitu behar die.

-COVID-19ak kutsatutako pertsona batekin kontaktu estuan egon bada eta persona horrekiko distantziarik gorde ez bada.

 

2. Jarduera hasi aurretik

- Guraso/tutore/arduradunek haurra udalekuetako zentrora eraman baino lehen tenperatura hartuko diote eta, sukarra izanez gero, etxean geratuko da.

-Edozein arrazoi dela eta haurra etxean geratuko balitz, udalekuetako arduradunei jakinaraziko zaie.

- Guraso/tutore/arduradunek goizero haurrari lagunduko diote egokitu zaion elkargunera.

- Haurrei tenperatura hartuko zaie sarreran, eta sukarra izanez gero etxera joan beharko du. Horregatik oso garrantzitsua izango da guraso/tutore/arduradunak itxarotea haurra bere taldean sartu arte.

- Ondoren, gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbituko dituzte haurrek eta euren taldearekin elkartuko dira.

 

3-Jarduera garatu bitartean

- Haur bakoitzak egunero motxila batean honakoa ekarri behar du: eguzkitako krema, bisera, ura eta musukoa (segurtasundistantzia mantentzea ezinezkoa denean erabiltzeko).

- Haurrek ezin dute inolako jostailurik ekarri etxetik. Haur bakoitzak bere hamaiketakoa ekarri ahal izango du, baina ezingo du partekatu.

- Jardueraren hezitzaileak arduratuko dira segurtasun-distantzia eta neurriak betearazteaz.

− Hezitzaileek haurrei azalduko dizkiete bete beharreko osasun- eta higiene-neurriak.

- Ahal den neurrian, jardueran ez da materialik partekatuko. 6.-Materialen bat partekatuz gero, garbitu eta desinfektatu egingo da.

-Jardueretan pertsonen arteko segurtasundistantzia mantenduko da.

-Eskuak maiz garbituko dira gel hidroalkoholikoarekin.

- Printzipioz, haur bakoitzak bere taldea izango du eta ez da beste taldekoekin nahastuko.

- Programazioak, jokoak, irteerak eta abar, unean uneko osasun egoerara egokituko dira. Ohikoak diren irteerak ez dira egingo. Aurten udalerrian edo bere inguruan ibiliko dira parte hartzaileak.

- Ordiziako Udalak eskura dituen protokoloak eta neurri guztiak ardura handiz jarraituta ere, Covid19 kasuren bat agertuko balitz, familiek ezingo dute inolako kalteordainik eskatu Udalari, salbu eta kuotaren zati proportzionala itzultzea udalekua bere haurrentzat bertan behera geratu bada.