Baratze parkearen handitzea eta izen ematea zabalik

Ordiziako Udalak abian jarri du baratze parkea erabiltzeko itxaron zerrenda. 2018an Ordiziako Baratze Parkea martxan jarri zen 35 baratzekin. Baratza hauek esleitu ondoren 36 pertsonako itxaron zerrenda bat geratu zen. Itxaron zerrendako posizioak zozketatu ziren eta publiko egin ziren. (Itxaron zerrenda 1). 2018tik aurrera herritarrek izena ematen jarraitu dute eta ondorioz, Ordiziako Udala bigarren itxaron zerrenda bat osatzen joan da. (Itxaron zerrenda 2). Gaur egun, baratze parke honen handitzea gauzatzen ari da eta 24 baratza gehiago egongo dira eta aurretik emandako baratzetan 4 baja eskaera egon direnez, denetara 28 baratza zozketatuko dira.

Baratza berri hauetan interesatua dagoenak eskaera bat aurkeztu beharko du ekainaren 24rako ARRETA BULEGOAN (telematikoki, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo presentzialki) eta Itxaron zerrenda 2an sartuko da. Epea zabalik dago jada. Eskaera egiteko arreta bulegoan duten inprimaki ofiziala bete beharko du. Eskaera honekin batera, NAN-ren kopia eta, dagokion kasuan, langabezi ziurtagiria, erretirodun edota pentsiodun ziurtagiria eta /edo elbarritasun ziurtagiria ere aurkeztu beharko du.

PROZEDURA

Baratza berri hauek esleitzeko araudian jasota dagoen ondorengo prozedura jarraituko da:

  • 2018ko itxaron zerrendako herritarrei baratza berri hauek eskainiko zaizkie lehen itxaron zerrendako posizioen arabera, bakoitzari baratza zozketatuko zaio. Itxaron_zerrenda_1eko herritarren artean baratzak zozketatu.
  • Baratza berriak esleitzeko garaian Itxaron_zerrenda_1 amaitzen bada, Itxaron_zerrenda_2a erabiliko da.
  • Bigarren itxaron zerrendakoen artean baratzak zozketatuko dira. Itxaron_zerrenda_2ko herritarren artean baratzak zozketatu.
  • Bigarren itxaron zerrendako posizioak zozketatu egingo dira. Itxaron_zerrenda_2ko posizioak zozketatu.

BARATZETAN IZEN EMATEA

Baratzetako onuradun izateko baldintza hauek bete behar dira:

a) Ordiziako udalerrian erroldatuta egotea gutxienez 2 urte lehenagotik.

b) Baratzean garatuko diren nekazaritza eta laborantza jarduerak egiteko fisikoki gai izatea.

Adingabeen eskabideek aitaren, amaren edo tutoreen abala dutela aurkeztu beharko dira, eta pertsona helduak izango du erantzukizuna, Araudi honen ondorioetarako.

d) Ordiziako Udalaren zerga-betebehar eta gainerako ordainketa guztiak egunean edukitzea.

e) Beste baratze baten erabiltzaile den familia-unitateko kidea ez izatea.

f) Eskatzaileak edo bere familia-unitateko kideren batek ez eduki zea, ez jabetzan, ez gozamen-eskubidean edo alokairuan nekazaritza-jarduerarako egokia den izaera landatarreko lursailik, Goierri eskualdean.

g) Zigorrik ez izatea lehenago beste baratze ekologiko baten jabe izan delako, Araudi honetan aurreikusitako arau urraketa bat dela medio.

h) Genero-indarkeriatik Administrazio-zehapenik edo zigor penalik ez izatea, zehapen edo zigor horrek dirauen denboran.

Udalak ofizioz egiaztatuko du erroldatze eta erresidentzia benetan bi urtetik gorakoak direla, arau-hausterik batere ez dagoela eta Udalaren zerga-betebeharretan edo beste mota bateko betebehar guztietan egunean dagoela.

Ekainaren 26an itxaron-zerrenda_2ko behin-behineko zerrenda argitaratuko da.

Ekainaren 30 bitarte interesdunek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Epe hori amaituta, eta jasotako erreklamazioak ebatzita, uztailaren 2an onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren ebazpena egingo da.

LAGAPEN-EPEA

Lursailaren aprobetxa mendua edo/eta erabilera eta beraz, udal-lizentzia urtebeteko epez emango da, eta epe hori gehienez hiru urte arte luzatu ahal izango da.

Esleipendunak baratzea utzi egin beharko du lizentzia-epea amaitu aurreko hilabetean, garbia eta hurrengo esleipendunak lantzeko prest.

BARATZETAKO BANAKETA

Baratzeak bi taldetan sailkatuko ditugu:

1. taldea:

3 lurzati 3h) artikuluko 1 idatz-zatian aipatutako interes-taldeei esleituko zaizkie: beren ezaugarri bereziak direla eta, beste batzuen aldean gizarte-egoera ahulagoa duten pertsonek, hala nola langabetuak, RGI-hartzaileak, ezgaituak..

2. taldea:

25 lurzati gainerako herritarrei esleituko zaizkie.

Lurzatiak ondorengo puntuazioaren arabera esleituko dira:

* 1. taldea:

3h) artikuluko 1 idatz-zatian aipatutako interes-taldean dauden pertsonen kasuan.

— Familia-unitateko kide guztiak langabezian egotea: 4 puntu.

— Familia-unitateko kideren bat langabezian egotea: 2 puntu.

* 2. taldea:

Gainerako herritarren kasuan.

— % 33ko elbarritasuna edo handiagoa duten pertsonak: 2 puntu.

KANON ETA FIDANTZA

Udalak kanon bat aplikatuko du baratzearen laborantzagatik, baita fidantza bat ere, udal-jabari publikoko eremuaren erabilera egokia bermatzeko.

a) Baratze bat urtebetez erabili ahal izateko kanona:

Kanona 10 €-koa izango da baratze eta hilabete bakoitzeko. Ordainketa bakarrean 120 € ordaintzen dira, baratza urtebetez erabiltzeko eskumena edukiz.

Hurrengo urteetan, kanona baimenaren lehen urtea amaitu baino lehen ordaindu beharko da.

Baratzetako baja eskatzen denean ordaindutako kanona ez da bueltatzen.

b) Baratzetako fidantza.

Fidantza bat ordaindu behar da, udal-eremu publikoaren erabilera zuzena bermatzeko, 100 €-koa.

Baratzetako baja eskatzean, baratza egoera egokian uzten bada, fidantza bueltatzen da.

3h) artikuluan aipatutako interes taldeek ez dute kanona ezta fidantza ordaindu beharrik izango.

ZOZKETAK

Baratzak esleitzeko zozketak uztailaren 2an, osteguna, arratsaldeko 18:30etan Batzar aretoan izango dira. Ondorengo zozketak egongo dira:

  • ZOZKETA 1

Baratzak Itxaron_zerrenda_1eko herritarren artean zozketatuko dira.

  • ZOZKETA 2

Itxaron_zerrenda_2ko herritarren artean geratzen diren baratzak zozketatuko dira:

  • 3 baratza: beste batzuen aldean gizarte-egoera ahulagoa duten pertsonek, hala nola langabetuak, RGI-hartzaileak, ezgaituak.. direnen artean.
  • Beste herritarren artean geratzen diren baratzak zozketatuko dira.
  • ZOZKETA 3

Itxaron_zerrenda_2an geratzen diren herritarren posizioak zozketatuko dira.