"Aralar, mundua leku den lurra" pelikula, Natura 2000 sarietan finalista

“Aralar, mundua leku den lurra” pelikula, bi urtetik behin ospatzen diren Natura 2000 sarietan finalista moduan hautatua izan da. Izendapen honek, azken bi urteetan Europar Batasunean egin diren 27 ingurumen proiekturik onenen artean kokatzen du Aralarko filma. Natura 2000 sarietan bost kategoria ezberdinetako sariak banatzen dira eta Aralarren inguruko dokumentala komunikazioko lan onenaren sarirako finalista izendatua izan da beste lau proiekturekin batera.

Hiritarren saria ere banatuko da eta horretarako, esteka honetan sartu https://natura2000award-application.eu/finalist/3832, eta proiektuaren aldeko klik bat egitea eskatzen dute proiektuaren egileek.

"Aralarko dokumentalaren helburua ingurune natural horren ezagutzan sakontzea izan da. Pelikula ikusi duen edonork jakingo du Aralar bezalako natur ingurunerek zein garrantzi duten gizartearentzat eta baita naturarentzat berarentzat ere. Honenbestez guztion erantzunkizuna da hain urriak ditugun eremu naturalak babestea eta hauen kudeaketan giza-jardueren eta natur kontserbazioaren arteko oreka bermatzea".