
2020ko apirilaren 5ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak. Hau dela eta, honako hau jakinarazten zaie herritar guztiei, batez ere, bizilekuz aldatu dutenei (2019-12-01a aurreko aldaketak), eta 18 urte egin berri izan eta lehen aldiz botua eman behar dutenei:
HAUTESLE-ERROLDAN ageri diren datuei erreklamazioak egiteko epea 2020ko otsailaren 17tik otsailaren 24ra(biak barne) izango dela.
TOKIA: Herritarren Arretarako Udal Bulegoa.
ORDUTEGIA: 8:00 - 13:30.