Adostasunetik jaietaz gozatzeko irizpideak ezarri dira iadaSanta Ana jaiak antolatzeko lehenengo bilera irekia egin zen aurreko astean. Kasu honetan, Kuadrilak izan ziren deituak hainbat gaien inguruan hitz egiteko: Matutina, Kuadrila eguna, jaimen kokapena eta programarekin lotutako hainbat xehetasun. Aurreko urteetan bezala, ordiziar asko gerturatu zen eta Udal ordezkariek parte-hartze hori eskertu nahi dute.
Bileraren helburu zehatza gazteei hainbat gai gogoratu eta eurekin adostea izan zen.
*Matutinari dagokionez, ibilgailuren bat erabiltzeko asmoa dutenei Udaltzaingoari ohartarazi behar diotela gogoratu zen. Ibilgailuak IAT-a, asegurua eta zirkulazio baimena indarrean eduki behar ditu.
*Jaimen kokapenerako baimendutako tokiak zehaztu ziren, ibilgailuentzak pasoa utzi behar dela gogoratuz. Espazioak zozketatu egingo dira eta zozketan partehartzeko izena eman behar da uztailaren 1erako Barrenan. Argi-indarra sortzeko erabiltzen diren tresnen arriskuez ohartarazi eta erabilera egokiaz informatu zen. Jaimak muntatzeko erabilitako tresnak gaua amaitzean jaso egin behar dira, edo hondakin gunera eraman.
*Bi gau pasen ondoren (Matutina eta Kuadrilak) sortutako hondakinak jasotzeko guneak Gudarien Etorbidean, Barrenan, Dorreako terrazan eta Garagartza plazan jarriko dira.
*Aurreko urteetako esperientziaren harira, errespetua eskatzea dagokio. Batez ere, bizilagunen atsedenari, lanean ari diren pertsonei eta gainontzeko ekintzei. Hala, soinuaren eta zarataren bolumena kontrolatzeko; boxeoa jaialdian, txirrindularitza probaren aurkezpenean, kontzertuetako soinu probetan, dantza ikuskizunean edota santaneroen esku-dantzan trabarik ez jartzeko eta jaietan lanean ari diren pertsonen (garbitasuneko brigada, Udaltzaingoa, osasun zerbitzuak, etab) lana errazteko eskatu zen.
Gainera:
-Kuadriletako diru-laguntza eskaerak uztailaren 9rako egin behar dira.
-Biolentzia matxistari buruz informatzeko jaima jarriko da hilaren 25ean eta 27an.
-Drogomenpekotasun kanpaina egingo da 25ean (Botilzar) eta 26ean (Testing).
-Osasun asistentziaren sarea eratuko da 25ean (Dya).