2019ko maiatzaren 26an izango dira Udaletarako, Batzar Nagusietarako eta Europar Legebiltzarrerako Hauteskundeak. Hau dela eta, honako hau jakinarazten zaie herritar guztiei, batez ere, bizilekuz aldatu dutenei (2019-1-30a aurreko aldaketak), eta 18 urte egin berri izan eta lehen aldiz botua eman behar dutenei: HAUTESLE-ERROLDAN ageri diren datuei erreklamazioak egiteko epea 2019ko apirilaren 8tik 15era (biak barne) izango dela. Horretarako udaletxean dagoen Herritarren Arretarako Udal Bulegora joan behar dira, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30ak bitartean.