Berrikuntzen artean, danborradako konpainia berriaUdaleko Jai batzordeak bilera baterako deia egin die herriko kuadrilei Santa Ana jaiei begirako hainbat gaiei buruz hitz egiteko. Bilera datorren astelehenean izango da, 19:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan.
Honako gaiak tratatuko dira: danborradako konpainia berria, 25eko gaupasa eta goizaldeko danborrada (matutina), Kuadrilen eguna eta festetako programa. Bileran hartuko diren erabakien garrantzia ikusita, dei berezia egiten zaie kuadrillen ordezkariei bileran parte hartzeko.