OSTEGUN HONETAN OSOKO BILKURA EGINGO DA
Ohiko Osoko bilkura egingo da ostegun honetan, maiatzaren 3an, 19:00etan hasita. Gai zerrenda honako izango da:
1. -2018ko martxoaren 22ako udalbatzarrak egindako batzarraren zirriborroa onartzea.
2.-Martxoko Alkatetzako dekretuen berri ematea.
3.- Kontu-hartzaileak apirileko Kontratuei dagokien ingeren berri ematea.
4.- PSE-EE (PSOE)k aurkeztutako mozioa, genero indarkeriaren aurka estatuko itunean jasotako neurriak garatzeko konprometitutako aurrekontuaren inguruan.
5.- Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen “DUINTASUNA” elkartearen proposamena pentsioei buruzkoa.
6.- Gizarte-langileen sailak Alkatetzara egindako eskaera, oinarriko gizarte-zerbizuei buruzko GOIEKI s.a.-ri igorritako dokumentuaren iritziarekin bat egin dezala.
7.- Udaletxearen aurrekontu aldaketa 2017ko ekitaldia itxi aurretik.
8.-2018ko Plantilla Organikoaren hasierako onarpena.
9.- 2018ko Lanpostuen Zerrendaren hasierako onarpena.
10.- GOIERRIKO NEZAKAL KOOP-EK egindako obrengratik EIOZren hobaria.
11.- San Jose Egoitzako lursail publikoen desafektazioaren hasierako onarpena.
12.- Diru-sarrerak Bermatzeko eta jendarte inklusiorako udal-laguntzen Araudiaren hasierako onarpena.
13.- ARANA 6 HIEko A.20.6.1. lursailaren Plan Bereziaren behin betiko onarpena.
14.- Filipinak kalean, 6. zenbakian, dagoen orubea eta eraikina besterentzeko administrazio-klausula partikularren plegua.
15.- Galde-erreguak.