2017KO ORDIZIAKO UDAL AURREKONTUAK ZEHAZTEKO PROZESUA AZAROAREN 2AN JARRIKO DA MARTXAN

Parte hartzeko bideak kaleko karpa, internet  eta etxeetara iritsiko den galdetegia dira

Aurreko astean ezagutzera eman zen bezala, Ordiziako Udalak partaidetza prozesua burutuko du datozen egunetan 2017ko aurrekontuak prestatzeko.  Hala, herritarren parte-hartzea eskatu du inbertsioei dagokien zatia non eta nola gastatu erabakitzen laguntzeko. Ekarpenak egiteko aukera desberdinak prestatu dira. Prozesua azaroaren 2tik 15era gauzatuko da.

Karpa kalean

Udal arduradunei ekarpenak eta iradokizunak egiteko erabili daitezkeen partaidetza-bideak ondorengoak dira: paperezko galdetegia, postontzietan banatu  eta kalean ipiniko den karpan ere egongo dena, eta udaleko webgunea.

Galdetegia laburra, irekia eta betetzeko erraza da. Paperean egitea hautatzen bada, hauetako leku batean entregatu beharko da: kaleko karpan, Udal arreta bulegoan, Udaltzaingoan edota Majori kiroldegian.

Buruz-buruko harreman zuzena izateko jarriko den karpa puntu eta ordutegi hauetan egongo da: 

Azaroak 2, asteazkena: Plaza Nagusia, 11:00etatik 13:30tara eta Barretxe 17:30tatik 19:30tara.

Azaroak4, ostirala: Buztuntza , 11:00etatik 13:30tara eta San Joan 17:30tatik 19:30tara.

Azaroak7, astelehena: Majori kiroldegia 17:30tatik 19:30tara.

Azaroak8, asteartea: Altamira, , 11:00etatik 13:30tara eta Euskal Pilota-Majori-Txindoki etxealdea 17:30tatik 19:30tara.

Internet bidez betetzeko honako lotura aktibatuko da azaroaren 2an: http://www.ordizia.eus/aurrekontu-galdeketa. Galdetegia paperean aurkezteko eta webgunean betetzeko azkeneko eguna  azaroaren 15a izango da.