2017KO AURREKONTUAK ZEHAZTEKO PROZESUA JARRIKO DA MARTXAN DATORREN ASTELEHENEAN

Ekarpenak egiteko galdeketa erantzun ahal izango da, paperean edo internet bidez

Ordiziako Udalak partaidetza prozesua burutuko du datozen asteetan 2017ko aurrekontuak prestatzeko.  Hala, herritarren parte-hartzea eskatu du inbertsioei dagokien zatia non eta nola gastatu erabakitzen laguntzeko. Ekarpenak egiteko aukera desberdinak prestatu dira.

Jose Miguel Santamaria alkateak eta Joxi Iturrioz Ogasuneko arduradunak, eta Iñaki Dubreuil zinegotziek ekimena aurkeztu dute parte-hartzera animatuz. ‘Aktiboki parte hartzeko apustu zintzoa da, herritar guztiei zuzendua, ordiziar guztien iritzia ezagutzea funtsezkoa dela uste dugulako. Horregatik parte hartzeko dei egiten dugu’, esan dute. (...)

Oraingoan ere, Udal arduradunek hainbat gai kontutan hartu nahi dituzte.  Hala, Gizarte Ongizatera bideratutako baliabideak inor alboan ez uzteko erabiltzea; auzo gehienak hobetzeko obrak egitea;  Kultur, kirol eta bestelako jarduera guztiak mantentzen jarraitzea; eta  

eraginkorrak eta arduratsuak izatea, etorkizuneko gastu arruntean ahalik eta inpaktu txikiena eragingo duten inbertsioak eginez.

 

Karpa kalean

Udal arduradunei ekarpenak eta iradokizunak egiteko erabili daitezkeen partaidetza-bideak ondorengoak dira: paperezko galdetegia, postontzietan banatuko dena eta datorren astean kalean ipiniko den karpan egongo dena, eta udaleko webgunea, galdetegi berarekinhttp://www.ordizia.eus/aurrekontu-galdeketa, helbidean.

Galdetegia laburra, irekia eta betetzeko erraza da. Paperean egitea hautatzen bada, hauetako leku batean entregatu beharko da: kaleko karpan, Udal arreta bulegoan, Udaltzaingoan edota Majori kiroldegian.

 

Buruz-buruko harreman zuzena izateko jarriko den karpa puntu eta ordutegi hauetan egongo da datorren astean: 

Hilak 24, astelehena: Altamira,  11:00etatik 13:30tara eta 17:30tatik 19:30tara

Hilak 25, asteartea: Otegi-enea  / Majori,  11:00etatik 13:30tara eta 17:30tatik 19:30tara

Hilak 26, asteazkena: erdigunea  (Barretxe) 11:00etatik 13:30tara eta  San Joan 17:30tatik 19:30tara

Hilak 27, osteguna: Buztuntza Plaza,  11:00etatik 13:30tara eta 17:30tatik 19:30tara

Hilak 28, ostirala: San Joan  11:00etatik 13:30tara eta Udaletxeko arkupea 17:30tatik 19:30tara

Galdetegia paperean aurkezteko eta webgunean betetzeko azkeneko eguna  azaroaren 11a izango da.

 

Inbertsioen berri ematea

Era berean, udal gobernuak hainbat konpromiso hartu ditu beste behin. Esate baterako, jasotako ideia/proposamenei erantzutea; zehaztutako mugekin bat egiten duten ideia guztiak aurtengo aurrekontuetan sartzeko ahalegina egitea eta  hurrengo ekitaldietan aurten sartzen ez diren ideia on guztiak aurreikustea.

Aurreko prozesuan 186 ordiziarrek erantzun zioten deialdi honi. Ekarpenak, errepikatutakoak bateratuta, 44 izan ziren. Haietatik  27 gauzatu edo proiektatuta daude. Besteak oraingoz behintzat ez dira bideragarriak eta baztertu egin dira.

 

Egin diren edota  egiten ari diren lanak hauek dira:

-hondakinen bilketarako edukiontziak erosi eta jartzea, 133.722 euro;                                              

-Arramendi eta Rezola (eginak) eta Okorro (egiten) kaleak asfaltatzea  (121.069€);                       

-Ordiziako gune desberdinetan espaloiak konpontzea (89.755€);                                                       

-haur parkeak eta euren jolasak  konpontzea (28.893);                                                                           

-ez irristatzeko tratamendua ematea,urtean zehar leku desberdinetan (20.000€);                          

-obra txikian, gune desberdinak hobetzeko, (24.000€);                                                                                    

-komunak konpontzea irisgarritasun arauetara moldatuz Herri Antzokian (15.000€) eta  Urdaneta Ikastetxean (10.000€)                                                                 

-Zuhaizti elkartean klimatizazio sistema jartzea (9.000€;                                                                                  

-herriko seinaleztapena berritu edo hobetzea (20.562€);    

                                                                       

Gainera, honako estudioak kudeatzen ari  dira:

-Buztuntzan ibai ondoko pasealekua eta Buztuntzatik Altamira auzora moldatzea (60.000€);       

-Garagartza Plaza estaltzea (8.000€);                                                                                                          

-herri baratzak prestatzea (20.000€);                                                                                                             

-Majori kiroldegiko eranskina moldatzea (60.000€);                                                                                     

-lokalen erosketa(158.000€);  eta,                                                                                                               

-Oiangun egiteko inbertsioak eta energia eraginkortasunerako plana, besteak beste.                                                          

Azkenik, aurrera darrai udalerriko plan orokorraren eta plan estratikoaren lanketak eta  30.580 euroko inbertsioa egin du Ordiziak Goierri Eskolan.