ORDIZIAK BAT EGIN DU 'BIZILAGUNAK 2016' EKIMENAREKIN

Azaroaren 13an izango da eta zabalik da izena emateko epea

Jatorri ezberdinetako familiak elkartu eta elkar ezagutzea, helburu horrekin sortu da Bizilagunak egitasmoa. Ideia, “elikagaiak, ohiturak, bizipenak, kultura, hizkuntzak, esperientziak” eta abar elkarbanatzea da, eta bide batez, bizilagun baina era berean ezezagun direnak ezagutzea.

Familiak beren etxeetako ateak irekitzen dituzte, beste familia batekin bazkaltzeko. Bikoteak bertakoen eta etorkinen artean osatzen dira.

Gipuzkoako hainbat herrietan martxan jarri izan dute egitasmoa azken urteetan. Ordiziak ere bat egiten du proiektuarekin, eta azaroaren 13an egingo den Bizilagunak egunean parte hartzeko deia egin zaie herritarrei.

Parte hartu nahi dutenek, bi bide dituzte izena emateko; telefonoz, 943 32 18 11 zenbakira deituta, edo posta elektronikoz, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidalita.

Egitasmoaren inguruko informazio gehiago, Ordiziako Aniztasun sailean (943 88 98 07) edo Mugak zentroaren webgunean aurki daiteke.