OSOKO BILKURA OSTEGUNEAN IZANGO DA

Besteak beste, Garbigune eremuko arau subsidiarioen aldaketa landuko da

Iluntzeko 19:00etan, ostegunean, Osoko bilkuran elkartuko da Udal koorporazioa. Honako gai zerrenda landuko da:

1- 2016ko maiatzaren 26an egindako osoko bilkurako akta onartzea.

2.- 2016ko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkurako akta onartzea.

3.- 2016ko maiatzari dagozkion Alkatetza Dekretuen berri ematea. 

4.- 289, 534 eta 621 zenbakidun Alkatetza Dekretuen berri ematea....

5.- EH-Bilduk aurkeztutako proposamena ”Agur eta ohore Mohamed Abelaziz” lema duena.

6.- EH-Bilduk aurkeztutako proposamena Aniztasun eta Identitate sexualaren aldeko Adierazpenera atxikitzeko.

7.- EH-Bilduk aurkeztutako proposamena “Mandelaren arauak” lemarekin.

8.- 2015eko Kontu Orokorrak onartzea.

9.- Ondare Higiezinen Zergan zerga-tasa berriak onartzea 2017an aplikatzeko.

10.- Eraikuntza eta Obren zergan hobaria Oianguren Ikastetxeari estalkia konponketan.

11.- Udalsarea 21ean atxikitzeko akordioa berritzea.

12.- GARBIGUNE eremuari dagokion Arau Subsidiarioen aldaketa.

13.- Eskaerak eta galderak.

 

Atxikitako dokumentuan, pdf formatoan, GARBIGUNEAri (Bilkurako 12. puntua) dagokion informazioa dago:

Garbigune_NNSS (pdf)