ORDIZIAK EDUKIONTZIEN ALDE EGIN DU

%42koa  izan da parte-hartzea

Ordiziak edukiontzi kolektiboak izango ditu hondakinen bilketarako. Horrela aukeratu du ordiziarren bi herenak. Herri kontsulta bidez euren nahia 16 urtez gorako 3.486 herritarrek eman dute, %42ak. 8.278 ziren parte hartzera deitutakoak. Egunean ez da aparteko gertakaririk izan.

Kontsulta burutzeko Hondakin Mahaia antolatu zuen Ordiziako Udalak. Mahai hori hainbat herritarrek –indibidualki eta baita herri plataforma eta ingurumen elkarte baten izenean ere- eta ordezkari politikoek osatu dute.

Mahaik honek egungo atez ateko sistema albo batera utzi eta herritarrei aukeran  bi sistema hauek ematea adostu zituen: sistema mistoa (edukiontziak eta errefusa eta organikoa atez ate) eta edukiontzien sistema (txip-dunak errefusa eta organikoarentzat).

Hala, herritarren gehiengoak bigarren formula hautatu du; hau da, txipa duten edukiontzi kolektiboena. Honek  2.325 bozka jaso ditu eta bigarren opzioak  1.145. Boto nuloak  9 izan dira eta  7 zuriak. 

Egunean zehar ez da apartekorik izan Ordiziako lau lekuetan jarritako sei hautesle mahaietan.  Azpimarratzekoa da jardunaldia gauzatzeko boluntarioek egin dute lana.