ORDIZIAN INFORMAZIO SAIOAK ANTOLATU DIRA MARTXOAREN 13KO KONTSULTAREN INGURUAN

Errolda astelehenean emango da ezagutzera eta botoa emateko aukera desberdinak izango dira

Datorren martxoaren 13an Ordiziak etxeko hondakinak biltzeko eredua aukeratu ahal izango du. Herri kontsulta antolatu da horretarako. Hondakinen Mahaia osatu zen duela aste batzuk eta kontsultaren data, prozedura eta bestelakoak adostu dira egin diren bilera desberdinetan.

Kontsulta eguna baino lehen egitekoen artean, herritarrak informatzea da ahalik eta pertsona gehienera iritsiz. Hilaren 18an lehen aurkezpena egin ondoren, martxoaren 1ean hasita auzoz auzo egingo diren bilera antolatu dira. Besteak beste, aukeratzeko emango diren bi ereduak eta bestelako xehetasunak emango dira ezagutzera.

 

Bilera informatiboakondorengo egun, toki eta orduetan izango dira:

Hilak 1, asteartea: ALTAMIRA, OTEGI-ENEA

Tokia: Oianguren Institutoa

Ordutegia: 15:00etan euskeraz eta 18:30tan gazteleraz. Iraupena: 1:30.

 

Hilak 3, osteguna: BUZTUNTZA eta SAN JOAN

Tokia: Urdaneta Ikastetxea

Ordutegia: 15:00etan gazteleraz eta 18:30tan euskaraz. Iraupena: 1:30.

 

Hilak 5, larunbata: beste bileraren batera  joaterik ezin dutenentzat

Tokia: Udaletxeko Batzar aretoa.

Ordutegia: 9.30etan euskeraz eta 11:30tan gazteleraz. Iraupena: 1:30.

 

Hilak 7, astelehena: SAN BARTOLOME, ESKARABILLA eta URDANETA

Tokia: Udaletxeko Batzar aretoa.

Ordutegia: 15:00etan euskeraz eta 18:30tan gazteleraz. Iraupena: 1:30.

 

Hilak 9, asteazkena: ERDIGUNEA

Tokia: Udaletxeko Batzar aretoa.

Ordutegia: 15:00etan gazteleraz eta 18:30tan euskaraz. Iraupena: 1:30.

 

AURRETIAZKO BOZKA: PRESENTZIALA, POSTA BIDEZKOA EDO MUGIKORTASUN MURRITZA DUTENENA

Martxoaren 13an bozka mahaira joaterik ez dutenek botoa emateko aukera desberdinak izango dituzte. Epeak kontutan hartu behar dira.

Bozka presentziala emateko egunak martxoaren 9, 10 eta 11a dira. Norbera joanda emango du Udal Arreta bulegoan 9:00etatik 15:00etara edo Udaltzaingoan 15:30etatik 20:30etara.

Aurreko aukera erabiltzerik ez duenak, Posta bidezko eskaera egin dezake. Telefonoz udaletxera deitu behar du (943885850, Arreta Bulegoa 9:00etatik 13:00etara) edo www.ordizia.eusweb atarian eskaera egiteko jarriko den bannerra erabili. Otsailaren 29tik martxoaren 3ra izango da eskaera egiteko epea. Segidan botoak bidaliko zaizkie eskatzaileei, berehala eta epe barruan bueltan izateko. Dena dela, pertsona horiei telefonoz deituko zaie.

Mugikortasun murritza izan eta etxetik ateratzen ez direnak Udaletxera deitu behar dute hilaren 29tik baita. Botoa eraman eta jasoko da euren etxeetara joanda.

 

ERROLDAREN IRAGARPENA

Otsailaren 29an, boto emaileen erroldaren informazio publikoa jasotzen duen iragarki bat argitaratuko da iragarki oholean eta web orrian, hautesleei 3 eguneko epea emanez, biharamunetik kontatzen hasita, beren erroldako datuak zuzenak direla egiaztatu, eta hala badagokio Arreta bulegoaren aurrean datuei buruzko erreklamazioa tartekatzeko aukera azalduz, Alkatetzak 2016ko martxoaren 7rako ebatzi beharko duelarik. Jarraian iragarki oholean zentsuaren zuzenketak argitaratuko dira.

Dokumentuan 2000ko martxoaren 13an edo lehenago jaiotakoen datuak jasoko dira.