ZABOR DOMESTIKOEN BILKETARAKO KONTSULTA GAUZATZEKO PROZEDURA

Bi sistemen artean egingo da aukera martxoaren 13an

Hondakinen Mahaiko kideek atzo aurkeztu zuten ekitaldi irekian martxoaren13an zabor domestikoa biltzeko sistema aukeratzeko  adostu duten prozedura.

Ondoko orrietan jasota dira landu diren xehetasunak.

Honez gain, gaiaren inguruko informazio gehiago aurki daiteke www.ordizia.eus atariko ‘Hondakinen Mahaia’ atalean. Datozen asteetan informazio kanpaina sakonagoa ere egingo da.

Jarraian, testu honetako 2. puntuan jaso da adostu diren sistema aukeren inguruko galdera.

 

1.    BOTOA EMATEKO LEGEZTATUTA DAUDEN PERTSONAK

16 urtetik gorako pertsona guztiek izango dute kontsultan parte hartzeko eskubidea, baldin eta bozketa hasterako urte horiek beteak badituzte eta kontsultaren deialdia egiten den unean herrian erroldatuta badaude.

Beraz, prozesu honetan parte hartu nahi dutenek bi baldintza hauek bete beharko dituzte:

-          2.000ko martxoaren 13an edo lehenago jaioa izatea.

-          Ordizian 2016ko otsailaren 25an edo lehenago erroldaturik egotea.

2016ko otsailaren 29an, boto emaileen erroldaren informazio publikoa jasotzen duen  iragarki bat argitaratuko da iragarki oholean eta web orrian, hautesleei 3 eguneko epea emanez, biharamunetik kontatzen hasita, beren erroldako datuak zuzenak direla egiaztatu, eta hala badagokio Arreta bulegoaren aurrean datuei buruzko erreklamazioa tartekatzeko aukera azalduz, Alkatetzak 2016ko martxoaren 7rako ebatzi beharko duelarik. Jarraian iragarki oholean zentsuaren zuzenketak argitaratuko dira.

Udalak hautesleei informazioa emango die, bakoitzak zein hautesleku eta mahaietan gauzatu behar duen bere bozkatzeko eskubidea jakin dezaten. 

 

2.    GALDERA EGITEKO MODUA

Galdera bat egingo da eta modu labur, argi eta ulerterrazean egina izango da, herritarrek horien hedadura osoa ulertu ahal dezaten.

GALDERA:

Ordiziako herritarrek, etxebizitzetako hondakinen bilketaren inguruan bere iritzia eman eta erabaki nahi dute. Ordiziak batazbesteko%75eko gaikako bilketa batekin (zaborretara botatzen dugunetik errefusa ez diren gainerako frakzio guztiak bereizita) birziklatzen du gaur egun. Herri-galdeketa honetan proposatzen diren edozein aukeretatik eratorriko den emaitzak birziklatze-tasa hori bermatuko du, guztion ahalegin eta erantzukizunez %85a lortzeko helburuarekin. Herri-galdeketaren emaitzaren ondorioz etxebizitzetako hondakinak biltzeko egutegi bat ezarriko da, eta etengabeko jarraipena burutuko da birziklatze tasa eta jasotako hondakinen kalitatearen inguruan, hala balegokio, beharrezkoak diren hobekuntza neurriak hartuz, ingurumeniraunkortasun irizpideen arabera.

Ordizian gaikako ze hondakinen bilketa sistema erabili behar dela uste duzu?

  • BILKETA SISTEMA MISTOA. Errefusa eta organikoa atez-ate, eta gainontzekofrakzioak edukiontzi kolektiboetan.
  • EDUKIONTZI KOLEKTIBOEN SISTEMA. Errefusa eta organikoa chip-a duten edukiontzi itxietan eta gainerako frakzioak edukiontzi kolektiboetan.

Boto-orri edo papeleta bakoitzean erantzun-aukera bakarra jasoko da, soilik eredu ofizial erabiliko direlarik herri kontsultan.

Boto-orriak eta gutun-azalak klororik gabe zuritutako paper birziklatukoan aterako dira.

Udalak eredu ofizialeko boto-orriak eta gutun-azalak jarriko ditu herritarren eskura bozka eskubidea gauzatu ahal izateko. Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiliko dira eredu ofizialetan.

 

3.    IDENTIFIKAZIOA

Botoa ematera doan pertsonak bere burua identifikatu beharko du izen-abizenekin, argazkia duen jatorrizko honako agiri hauetako baten bidez: nortasun agiria, pasaportea edo gidabaimena. Agiri horiek iraungita egon arren onartu egingo dira, baina jatorrizkoak izan behar dira. Ez da fotokopiarik onartuko.

 

4.    BOZKETA MODUAK

Botoa presentziala edo ez-presentziala izan daiteke. Bi sistema hauek konbinatzeko ahaleginak egingo dira, ahalik eta partaidetzarik zabalena eta kontsulta-prozesuaren eraginkortasuna sustatzeko.

 

5.    BOZKETA ALDIA

Eguna: 2016ko martxoaren 13an

Ordua: 9:00etatik 20:00ak arte.

Lekuak: 4 mahai, hain zuzen:

- INSTITUTOA

- URDANETA

- LUKUSIN

- UDALETXEA

 (*) Salbuespenak:

-          aurretiazko bozka egikaritzeko aukera

Egunak : 2016ko martxoaren 9tik 11ra

Ordua: Goizeko 9:00etatik 15:00etara eta 15:30etatik 20:30etara

Lekua: Goizez Arreta bulegoan eta arratsaldez Udaltzaingoan

-          bozka ez-presentziala egikariteko aukera

Posta bidez

Ordiziako web orrialdean banner bat sortuko da bozka ez-presentzial honen eskaera egiteko eta telefono bidez ere egin daiteke.

-          mugikortasun murritza eta etxetik ateratzen ez direnen bozka

Mugikortasun murritza dutenen boto eskaera aldez aurretik Arreta bulegoan edo telefono bidez egin behar da.

Egunak : 2016ko martxoaren 9tik 11ra

Ordua: Goizeko 9:00etatik 15:00etara.

Udal langile bat etxera gerturatuko da boto honen bila.

 

6.    AURRETIAZKO BOZKA

Bozkatzeko finkatutako egunean halabeharrez bozkatu ezin dutenek 2016ko martxoaren 9tik 11ra, goizeko 9:00etatik 15:00etara eta 15:30etatik 20:30etara, bozkatzeko aukera izango dute. Botoa goizez Udaletxeko arreta bulegoan eta arratsaldez Udaltzaingoan emango da.

Udal langileak izen-abizenak egiaztatuko ditu. Boto-emailearen izena hautesleen erroldako zerrendan badatorrela egiaztatu ondoren, Udalbatza Plenoak aurretiazko bozka emateko onartutako eskaera-orria bete ondoren eta izen-abizenak horretarako prestatuta egongo den boto-emaileen zerrenda zenbakidunean idatzi ondoren, boto-emaileak botoa emango du, gutun-azal itxia udal langileari emanez eta honek, bere aurrean, aurretiazko bozkaren agiria eta botoa aurretiazko bozkarako prestatutako gutun-azal itxian sartuko ditu. Boto-emaileari aurretiazko bozka emateko onartutako eskaera-orriaren kopia udal langilearen eginbidearekin emango zaio aurretiaz bozkatu izanaren errezibo gisa.

 

7.    BOZKETA EZ-PRESENTZIALA

Bozketa ez-presentziala posta ziurtatuz egingo da eta udal bitartekoak soilik erabili ahal izango dira.

Ordiziako web orrialdean banner bat sortuko da bozka ez-presentzial honen eskaera egiteko eta telefono bidez ere egin daiteke.

 

8.    MUGIKORTASUN MURRITZA DUTENEN BOZKA

Bozketa modu hau egiteko aldez aurretik Udaletxeko Arreta bulegoan edo telefono bidez egin beharko dute eskaera.

Mugikortasun murritza eta etxetik ateratzen ez direnak 2016ko martxoaren 9tik 11ra, goizeko 9:00etatik 15:00etara bozkatzeko aukera izango dute.

Udal langile bat etxera gerturatuko da boto honen bila.

 

9.    KONTSULTA MAHAIAK

Udalerrian gutxienez atal bat eratu behar da eta honek 500etik 2.000 hautesle arte barneratu behar ditu eta edozein kasutan gutxienez mahai batek osatuko du atal bakoitza. Baldintza hauek mantenduz, jarraian jasotzen den banaketa egitea hobetsi da.

BARRUTIA

ATALA

MAHAIA

LETRAK

LEKUA - HELBIDEA

1

1

U

A-Z

INSTITUTOA

1

1

U

A-Z

URDANETA

1

1

U

A-Z

LUKUSIN

1

1

U

A-Z

UDALETXEA

 

Mahai, hautesleku eta Sekzioen zerrenda 2016ko otsailaren29tik martxoaren 4ra arte iragarki oholean ezarriko da ikusgai herritarrentzat. Egun horietan, hautesleek mugatze horren aurka erreklamazioa aurkez dezakete Alkatetzaren aurrean, eta organo horrek erabaki irmoa hartuko du 3 egunen barruan. Jarraian behin betiko zerrenda iragarki oholean argitaratuko da.

 

10.  MAHAIEN OSAKETA

Mahaia bi pertsonek osatuko dute. Mahaikideak Udaletxeko zinegotziak eta hondakin mahaiko ordezkariak izango dira.

Mahaiburua zinegotzi bat izango da udal zentsua erabili ahal izateko. Mahaikidea hondakin mahaiko ordezkari bat izango da.

Titular bakoitzeko ordezko bat izendatuko da. Titularrek ezintasunak izanez gero ordezkoek hartuko dute parte.

Mahaietan interbentoreak edo artekariak egon daitezke.

Udal talde bakoitzak apoderatu edo ahalordedunak ere izenda ditzakete beren ordezkari bezala.

 

11.  MAHAIAK ERATU ETA BOZKETA PROZESUA

Bozketa egunean goizeko 08:30ean hauteslekuan egon beharko dira egun horri dagozkion mahaikideak eta ordezkoak. Printzipioz mahaia titularrekin eratuko da, bestela berriz, ordezkoek hartuko dute haien lekua. Artekariak ere bertan egon beharko dira.

Mahaia eratu ostean, mahaikideek hauteskunde-materiala bertan dagoela egiaztatuko dute.

Bozketa egingo den gelan botoa aukeratzeko kabina bat eta mahai bat jarriko dira. Mahai horren gainean Udalbatza Plenoak onartutako gutun-azal eta boto-orri edo papeleta ofizialak egongo dira.

Beste mahai bat ere izango da, eta bertan egongo da jarrita botoa emateko eskubidea gauzatzeko boto-kutxa eta herri kontsultako agiriak.

Mahaia eratu ostean, “mahaiaren eraketa-akta” beteko da, bi mahaikidek eta kargua eman zaien artekariek sinatuko dute. Aktaren kopia emango zaie udal talde (kopia bakarra taldeko), eta ahalordedunei edo artekariei, eskatzen baldin badute.

09:00etan bozketari ekingo zaio.

Botoa ematera doan pertsonak bere burua identifikatu beharko du izen-abizenekin, argazkia duen jatorrizko honako agiri hauetako baten bidez: nortasun agiria, pasaportea edo gidabaimena. Agiri horiek iraungita egon arren onartu egingo dira, baina jatorrizkoak izan behar dira. Ez da fotokopiarik onartuko.

Mahaiak hauteslearen izen-abizenak egiaztatuko ditu. Boto-emailearen izena hautesleen erroldako zerrendan badatorrela egiaztatu eta, aldez aurretik botoa emateko aukera ez duela egikaritu egiaztatu ondoren.

2016ko martxoaren 13an 20:00etan, hauteskunde-mahaiak itxi egingo dira.

 

12.  BOTO KONTAKETA

Mahaikideak boto-kutxa irekiko du eta banan-banan gutun-azalak atera eta ireki ondoren, kontaketari ekingo zaio. Kontaketa mahaikideek burutuko dute, eta artekarien kontrolpean egingo da, baino azken hauek ezingo dute kontaketan parte zuzenik hartu.

Gutun-azalak eta papeletak aztertzean, erantzun-aukera bakoitzaren aldeko boto baliodunez gainera, boto zuriak eta boto baliogabeak ere aurki daitezke. Boto horiek ere kontuan hartu behar dira, kontaketa egiteko zein bozketaren emaitza zehazteko.

Boto baliogabeak izango dira eredu ofizialaz besteko gutun-azal edo papeleta bidez emandako botoak; aldatuta dauden gutun-azaletan emandako botoak; aldaketaren bat duten papeletak (zirriborroak edo oharrak idatzita dituzten papeletak, hautsirik edo urraturik dauden papeletak); gutun-azalik gabeko papeletak eta gutun-azal berean papeleta desberdinak baldin badaude [papeleta guztiak erantzun-aukera berdinekoak badira, boto baliodun bakarra kontatuko da]. 

Gutun-azal hutsa boto zuritzat joko da.

Udal idazkariak guztizko emaitzak jasotzen dituen ziurtagiria egingo du. Momentu horretan plazaratu ahal izango dira behin betiko emaitzak.

 

13.  PROZESUAREN BERMEAK ETA SEGURTASUNA

Bozka prozesuari 2016ko martxoaren 13an goizeko 9:00etan ekingo zaio udal idazkariak mahai guztiak eratu direla egiaztatu ostean.

2016ko martxoaren 13an 20:00etan, hauteskunde-mahaiak itxi egingo dira. 

Boto-kutxa bat betetzen den aldiro mahaikideak erabat zigilatuko du eta, dagokion diligentzia egin ondoren mahaian bertan bere zaintzapean geratuko da, boto-kontaketa egiten den unera arte.