ORDIZIAK PARTAIDETZA INDARTUKO DU

Udal gobernuak auzoetako bizilagunekin bilerak eta  aurrekontuak parte-hartzaileak proposatu ditu, azkeneko urteetako partaidetza arloan lortutako aurrerapenei jarraipena emanez

Udal gobernuak  proposamen bat aurkezten du Herritarren Partaidetzarako mekanismo berriak eta aukera egonkor berriak sustatzeko. Helburua da herritarrek eurek bilatzea udal kudeaketan aktiboki parte hartzeko bideak, eta udal kudeaketan ez ezik ordiziarren eta Ordiziaren garapenean eta progresuan beharrezkoak diren planetan, programetan eta proiektuetan ere.  

 

Partaidetzaren zutabeak

Jose Migel Santamaria alkateak,  Ongizate saileko zinegotzi den Iñaki Dubreuilek eta Ingurumen, Garapen Jasangarri eta Hirigintza saileko zinegotzi den Angelica Morenok azaldu duten moduan, aholku batzordeak eta lehendik dauden lanerako mahaiak sustatzea proposatzen dute eta beste batzuk sortuko dituzte beharrezkoa dela ikusiz gero.    Aholku batzordeak udal sail orokorrekin lotzea proposatzen dute eta mahaiak, berriz, gai zehatzak aztertzeko. 

Dagoeneko martxan dauden batzordeak ondorengoak dira: Ongizatea, Berdintasuna, Euskara, Hirigintza Plangintza, Kirola, Kultura eta Agenda 21.  Berehala jarriko da martxan  Sustapena eta Garapena lantzeko, izan ere aparteko garrantzia eman nahi dio atal honi udal gobernuak.    Lanean ari diren mahaiak honako hauek dira: Merkataritza, Ostalaritza eta Azokak.  Segurtasuna eta Bizikidetzakoa ere landu nahi da.  Aholku batzorde eta mahaien bidez lana egiteko era ez da berria, jakina den bezala,  batzuek urtetako ibilbide luzea egin baitute Udal honetan. 

Baina ez dira izango herritarren partaidetza prozesuak sendotzeko zutabe bakarrak izendatu ditugun horiek.   Batzorde eta lanerako mahai berriak sustatu eta sortzeaz gain, bilerak egingo dira auzoetan eta aurrekontu parte hartzaileetan ere aurrera egingo dugu.  Kasu hauetan bileren egutegi bat egingo da eta herritarrei deialdia egingo zaie beraien inguruko beharrak ezagutzeko eta lehentasuna duten ekimenak erabakitzeko eta, hala egokitzen bada, udal aurrekontuetara eramateko. 

Udal ordezkarien iritziz, horrela, era indibidualean herritarrei eta elkarte edo talde sozialei “udal kudeaketarekin lotuta dagoen guztian aktiboki eta era egonkorrean parte hartzeko erabaki ahalmena” emango zaie.

Udal barruan, irikiak diren, baino batez ere zinegotziek osatzen dituzten udal batzorde informatiboak, informaziorako, kontrol eta debaterako sendotzea proposatzen dute. Hau da, Osoko Bilkurarako gaien batzordeak, Gobernu Batzordea, Kontuen Batzordea, Euskararen Normalizaziorako Batzordea (ENBA), eta berrikuntza gisa, Udalaz gaindiko Organoen Jarraipen Batzordea.  Organo horiek hauek dira: Goieki garapen agentzia, Goierriko Herrien Ekintza fundazioa, Goimen nekazaritza elkartea eta Enirio-Aralar eta Sasieta mankomunitateak. Jarraipen batzorde horretan, Udal ordezkariek aipaturiko erakundeetan egindako kudeaketaren berri eman beharko dute Udala osatzen duten alderdi politikoen aurrean.

 

Herritarren konpromisoa

Organo hauek formalizatu eta sustatzean, kontuan izan da ordiziar askok konpromiso ezaguna eta aitortua dutela udal intereseko eremuetako era askotako jarduera ugaritan.  Udal gobernutik azpimarratzen dute garrantzitsua eta beharrezkoa dela herritarrek jakitea batzorde horietan parte hartzea “funtsezkoa” dela eta beraien proposamenak “kontuan hartuko dituztela erabakitzeko ahalmenarekin”.  Beraz, interesa duten pertsonei eta elkarteei beraien ekarpena egiteko eta eratzen ari diren organo desberdinetan parte hartzeko gonbidapena egiten zaie.