JAIETAKO ERASO SEXISTEN AURKAKO KONTZIENTZIAZIO-KANPAINA

Udalak herriko jaiak eta iraileko Euskal Jaiak  aprobetxatu nahi ditu emakumeen aurkako arazo hau plazaratzeko

Udalak gogorarazi nahi du emakumeek jaiak askatasun osoz gozatzeko eskubidea ere badutela, eta helburu horrekin martxan jarri du herriko jaiei begirako kontzientziazio-kanpaina bat. Kanpaina horren hasierarako, Beldur Barik Gunea ekimenarekin batera, ostalaritza-lekuetan eta bestelako jai-guneetan kartel bat banatuko da honako leloarekin: “Kaleak, gauak eta jaiak geureak dira”.

Ekimen hau jai eta aisia inguruneetan oinarritzen da; izan ere, atzeman da behar larria dagoela herritarrak indarkeria matxistaren kontra inplikatzeko, nola eta errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jarrerak eta jokabideak bultzatuz.

Era berean, eraso sexistarik ikusten baduzu edo horren berri eman nahi badiguzu, Udalak ordiziarren esku jarri nahi ditu honako telefonoak: 24 Orduko 900840111 telefonoa, 943805616 (Udaltzaingoa) eta  112 (Ertzantza). Bertan, eraso mota hauek salatu edo horien berri eman ahal izango.

Udalak herriko jaiak eta iraileko Euskal Jaiak  aprobetxatu nahi ditu emakumeen aurkako arazo hau plazaratzeko. Udaletik azpimarratzen dute, zoritxarrez, «jaiak iristerako, emakumeren baten aurkako erasoaren berri izaten dugula, eta ezin dugula errealitate hori onartu».

Udalaren iritzia da indarkeria matxista ez dela soilik eraso fisikoa edo bortxaketa. Aitzitik, bestelako adierazpenak ere indarkeria matxistaren erakusgarri dira: onarpenik gabeko ukipenak eta musuak, hitz edo begirada iraingarriak, jokaera astunak, xantaia egitea harreman sexualak lortze aldera...

Beldur Barik Gunea kanpainaren xedea da neskei ahalmena ematea arazo honi aurre egin diezaioten, eta mutilengan, berriz, ardurazko eta ekinbidezko jokaerak sustatzea.

Kanpaina honen bitartez, ahalegina eskatuko zaie ordiziar gizon-emakumeei zein bisitariei, xedea delarik Ordiziatik eraso sexistak baztertzea. Horrek lagunduko digu eraso sexistarik gabeko guneak sortzen, non neskok zein mutilok, gizonok zein emakumeok, jaiez eta sexualitateaz modu libre, positibo eta seguruan gozatu ahal izango garen.

Horregatik guztiagatik, animatu nahi zaituztegu eraso hauetaz ardura hartzera eta edonolako sexu-erasori aurre egiteko konpromisoa zuenganatzera.

Era berean, eraso sexistarik ikusten baduzu edo horren berri eman nahi badiguzu, Udalak ordiziarren esku jarri nahi ditu honako telefonoak: 24 Orduko 900840111 telefonoa, 943805616 (Udaltzaingoa) eta  112 (Ertzantza). Bertan, eraso mota hauek salatu edo horien berri eman ahal izango.